Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Herri egitasmo hezitzaile berria jarriko dute martxan Irrien Lagunek Oarsoaldean

admin
Bidasoa
2012/02/21
Aisialdi egitasmo hezitzaile bat abian jartzeko proiektua aurkeztuko dute aste honetan eta hurrengoan Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak kide dituen Irrien Lagunak klubaren ekimenez, Oarsoaldeko herrietan umeentzat aisia proiektu «hezitzaile, euskaldun, herritar eta parte hartzaile bat» abian jarri nahi dute. Proiektuaren protagonista umeak izango dira, baina ez dira jasotzaile huts izango, egitarauaren beraren diseinuan ere hartuko baitute parte. Oarsoaldea Garapen Agentziaako kideek gogorarazi dutenez, ez da umeentzako mugatuta egongo den egitasmoa: «Gazteak eta helduak, gurasoak, irakasleak, umeen aisia taldeak, gazte mugimenduak, herri ekimenak, kultur, euskara, heziketa, kirol, natur taldeak, herriko eragileak, herriko udal eta erakundeak, eskolak, ikastolak, norbanakoak eta beste inplikatu nahi dira bertan». Euskal komunitatea trinkotu Hain zuzen, herrigintza sarea indartzea, euskal komunitatea trinkotzea, kultura sustatzea, parte hartze eta berdintasun ereduak sozializatu eta praktikan jartzea, eta herria biziberritzea dira egitasmoaren oinarri eta helburuak. Irrien Lagunak Klubak eta HUHEZI fakultateko Sorguneak ikertegiak, Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako udalekin batera taxutu duten egitasmoa aste honetan eta hurrengoan aurkeztuko dute herriz herri. Joxemari Agirretxe Porrotx eta Sorguneak ikertegiko kideak izango dira egitasmoa aurkezten. Bilerak irekiak izango dira eta gaiaren inguruan interesa duen banako, eragile, talde, erakunde, ekimen eta elkartek har dezakete parte. Duela hiru urte martxan Irrien Lagunak Klubak orain hiru urte zabaldu zituen ateak umeei aisialdirako euskarazko produktuak eskaintzeko asmoz. Webgunearekin (www.irrienlagunak.com) eta aldizkarirekin (Irria) plazaratu zen. Geroztik, egitasmo gehiago jarri ditu abian, besteak beste, Zeraingo barnetegia eta urteroko Irrien Lagunen festa. Oarsoaldeko lau herritara ekarri nahi den egitasmo berri hori beste urrats bat da. Asmo berri honetan laguntzaile du Mondragon Unibertsitateko Sorguneak ikertegia. Ikertegi horren lan eremua euskal kultura ikertu eta berau biziberritzeko estrategiak bilatzea da. Asier Mujika, Oarsoaldea Garapen Agentziako lehendakariak adierazi duenez, ekimen hori aurrera eramateko, udalerri bakoitzean batzorde bat osatuko dute, eta Oarsoaldea Garapen Agentziaren funtzioa batzorde horiek koordinatzea izango da. Eskualde mailako beste batzorde bat ere eratuko dute. Bilera irekiak
  • Oiartzun. Etzi, hilak 23.Udaletxeko areto nagusian, 17:30ean.
  • Errenteria-Orereta. Astelehena, hilak 27. Xenpelar etxean, 18:30ean.
  • Pasaia. Asteazkena, hilak 29. San Pedroko Udal aretoan, 19:00etan.
  • Lezo. Datorren osteguna, martxoak 1. Kultura aretoan, 19:00etan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.