Elkarretaratzea egin dute bi emakume erasotu dituztela salatzeko
Atzo arratsaldean elkarretaratzea egin zuten igande goizaldean San Pedron emakume bat bortxatu zutela eta Trintxerpen beste bat jipoitu zutela salatzeko. Herenegun emakume batek ertzain etxean salaketa jarri zuen, igande goizaldean San Pedron bi gizone...
Atzo arratsaldean elkarretaratzea egin zuten igande goizaldean San Pedron emakume bat bortxatu zutela eta Trintxerpen beste bat jipoitu zutela salatzeko.
Herenegun emakume batek ertzain etxean salaketa jarri zuen, igande goizaldean San Pedron bi gizonek bortxatu zutela esanez. Herrizaingo Sailetik esan dutenez, ustezko bi erasotzaileak atxilotu zituzten, baina ukatu egin zuten erasoa beraiek egin izana. Ertzaintza ikertzen ari da, gertatutakoa argitzeko.
Trintxerpen kolpatua
Eta Trintxerpen, oinezko batek emakume bat aurkitu zuen lurrean igande goizeko 06:40an, Elosegi alkatea kalean; emakumeak hainbat kolpe zituen aurpegian. Oinezkoak anbulantzia bat eskatu zuen eta neska Donostiako Ospitalera eraman zuten, zauriak sendatzeko.
Gertakariaren berri jaso eta gero, Ertzaintza ikertzen hasi zen; herenegun emakumeak salaketa jarri zuen.

