Berdinketa berriz ere, Real Unionentzat
Zamoraren aurka lehiatu zen Real Union larunbatean, Gal Stadiumean, eta gola sartzen lehena izan arren, berdinketa lortu zuen beste taldeak bukaeran. Roberto Olaberen mutilek 58. minutuan sartu zuten gola, Gorka Briti esker. Hala ere, urduritasuna naba...
Zamoraren aurka lehiatu zen Real Union larunbatean, Gal Stadiumean, eta gola sartzen lehena izan arren, berdinketa lortu zuen beste taldeak bukaeran. Roberto Olaberen mutilek 58. minutuan sartu zuten gola, Gorka Briti esker. Hala ere, urduritasuna nabaria zen Irungo taldean, eta 71. minutuan sartu zuen Zamorak berdinketaren gola.
Real Union jaitsiera postuetatik hurbil dago orain, eta jarraitzaileen txistuak entzun behar izan zituen beste behin.

