
Duela 35 urte Fernando Artolak, Bordarik, lagundutako Otzaski eskultore eta margolari elkartea sortu zuten. Orain arte, galeria Arma plazan izan badute ere, lokala lekuz aldatuko dute, Damarri kalera. Hala, gaur arratsaldeko 19:00etan arte galeriaren i...

Ereintzak ez zuen hutsik egin larunbatean Aranga BM Soriaren kontra, eta erraz gailendu zuen lehia: 37-27. Indartsu zetozen soriarrak pasa den asteburuan liderrari irabazi baitzioten, baina ezin izan zuten gauza bera egin bigarren sailkatuak diren erre...

Jaizkibel Mendizale Taldeak Zuberoako Biraren laugarren etapa antolatu du datorren iganderako, hilaren 26rako. Eskiula eta Montori herrien arteko bidea egingo dute, 18 kilometroko luzerakoa eta malda gutxi dituena. Interesa dutenek mendi elkarteak Antxon duen egoitzan izena eman dezakete (Oarso kaleko 4 zenbakia), asteazken eta ostiralean, 19:30etik aurrera. Informazio gehiago behar duenak telefonoz dei dezake, edo www.jaizkibelmt.tk webgunea bisitatu. Igandean autobusez joango dira Eskiularaino, handik ibilbidea hasteko. 06:45ean pasako da autobusa Iztietatik, eta 07:00etan Antxotik.

Bihar arratsaldeko lauetatik aurrera, berdintasunerako bigarren tailerra eskainiko du Neus Albertosek Emeki elkartean. Tailerrak hilabetean behin egingo dituzte eta bertaratzeko gonbitea luzatu dute, tailerrera hurbiltzen direnen iritzi eta gomendioak ...