Portuko eta Alde Zaharreko bizilagunek egoiliar txartela berritu dezakete
Egoiliar txartela berritu nahi duten Portuko zein Alde Zaharreko bizilagunek aukera dute dagoeneko. Horretarako, BAZ Biztanleriaren Arreta Zerbitzura jo behar da ordainagiriarekin (postaz bidaliko zaie bizilagunei ordaindu beharrekoa). 2011ko egoiliar txartela hilaren 24a arte balioko du. Biztanleriaren Arreta Zerbitzua astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 18:00etara egongo da zabalik, eta larunbatetan 10:00etatik 13:30era. Portuko txartelarekin San Pedro, Zuloaga, Santiago, Almirante Alonso kaleetan, Bidasoa ibilbidea, Arrantzale auzoan eta Bentako aparkalekuan utz daiteke ibilgailua. Alde Zaharrekoarekin, berriz, Uria Harresian, General Leiban eta Bordari zein San Nikolas kaleetan. Hondartzarako txartelik ez Aurten ez dute hondartzarako eta inguruko guneetarako egoiliar txartelik egingo, “Eusko Jaurlaritzako Portu Sailak eremu hura erabiltzeko administrazio emakida berritu arte”, Hondarribiko Udalak adierazi moduan. Horren eraginez, hondartzako egoiliar txartela zutenek, ez dute Bentako aparkalekuan murrizketarik izango.
Egoiliar txartela berritu nahi duten Portuko zein Alde Zaharreko bizilagunek aukera dute dagoeneko. Horretarako, BAZ Biztanleriaren Arreta Zerbitzura jo behar da ordainagiriarekin (postaz bidaliko zaie bizilagunei ordaindu beharrekoa). 2011ko egoiliar txartela hilaren 24a arte balioko du.
Biztanleriaren Arreta Zerbitzua astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 18:00etara egongo da zabalik, eta larunbatetan 10:00etatik 13:30era.
Portuko txartelarekin San Pedro, Zuloaga, Santiago, Almirante Alonso kaleetan, Bidasoa ibilbidea, Arrantzale auzoan eta Bentako aparkalekuan utz daiteke ibilgailua. Alde Zaharrekoarekin, berriz, Uria Harresian, General Leiban eta Bordari zein San Nikolas kaleetan.
Hondartzarako txartelik ez
Aurten ez dute hondartzarako eta inguruko guneetarako egoiliar txartelik egingo, “Eusko Jaurlaritzako Portu Sailak eremu hura erabiltzeko administrazio emakida berritu arte”, Hondarribiko Udalak adierazi moduan. Horren eraginez, hondartzako egoiliar txartela zutenek, ez dute Bentako aparkalekuan murrizketarik izango.

