
Action Painting deritzon tailerra antolatu du Bekoz Beko elkarteak. Martxoaren 10ean eta 17an egingo dute marrazketa mota horren tailerraren saioak, Kexaldin elkartean (Antxo). Helduei eta haurrei zuzenduta dago. Interesa duenak 679 33 24 11 (Izaskun) ...

Joseba Agudo abokatua datorren asteazkenean (hilaren 22a) Audientzia Nazionalean epaituko dute eta horren aurrean Agudoren “absoluzioa eta epaiketa politiko guztien amaiera” eskatu du Eleak mugimenduak. Epaiketaren egun berean, elkarretaratzera deitu du mugimenduak. Niessenen izango da, 20:00etan. “Eta zergatik epaituko dute? Hain zuzen ere, bere lana, abokatu lana, duintasunez betetzeagatik”, azaldu du Arantxa Urbe Eleak-eko kideak. Villenako (Alacant, Herrialde Katalanak) espetxean dagoen preso oreretarrak zortzi urtez Latinoamerikako, Afrikako eta Europako hainbat herrialdetan lan egin zuen euskal deportatu eta errefuxiatuen defentsan. “Bere atxiloketa erabat mediatikoa izan zen, komunikabideek atxiloketaren berri eman zuten hura gertatu baino ordu asko lehenago”, esan du Urbek. Agudoren kasuan oinarrizko eskubideak urratu direla salatu dute: “Pertsona orok eskubidea du bere burua defendatzeko eta konfiantzazko abokatua izateko. Abokatu orok, era berean, pertsonak askatasun osoz defendatzeko eskubidea du. Beraz, argi dago oinarrizko bi eskubide horiek urratu direla”. “Gehiegikeriak hauek ezin dira ulertu” Eleak mugimenduaren esanetan, “Euskal Herriaren aurkako gehiegikeria hauek ezin dira ulertu egun bizi dugun egoera berrian. Benetako bake eszenatoki eta irtenbide demokratikorako urratsak eman nahi ditugu legez kanpo uztearen ondorioz egun kartzelan edota auzi-bidean dauden ehunka pertsonekin batera, eta epaitegietatik datozkigun hainbat erabaki, bide horren aurkako logikan kokatuta daude”. Hori horrela, eskubide guztien aldeko “harresia” beharrezkotzat jo dute. [...]

Herriko konpartsek herriko kaleak alaitu dituzte. Lau talde atera dira: yeyeak, euskal girokoak, kabaret estilokoak eta Veneziako inauterietakoak. Bakoitzak bere ekarpena egin dio herriko inauteriei hamarnaka eta hamarnaka ikusleren aurrean. Bihar ere...

Urteroko bilera egingo du bihar Yola elkarteak, 11:ooetan. Bilera horretan eginkizunen banaketa egingo dute; hori dela eta, ahalik eta bazkide gehien joateko eskatu dute.

Egoiliar txartela berritu nahi duten Portuko zein Alde Zaharreko bizilagunek aukera dute dagoeneko. Horretarako, BAZ Biztanleriaren Arreta Zerbitzura jo behar da ordainagiriarekin (postaz bidaliko zaie bizilagunei ordaindu beharrekoa). 2011ko egoiliar txartela hilaren 24a arte balioko du. Biztanleriaren Arreta Zerbitzua astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 18:00etara egongo da zabalik, eta larunbatetan 10:00etatik 13:30era. Portuko txartelarekin San Pedro, Zuloaga, Santiago, Almirante Alonso kaleetan, Bidasoa ibilbidea, Arrantzale auzoan eta Bentako aparkalekuan utz daiteke ibilgailua. Alde Zaharrekoarekin, berriz, Uria Harresian, General Leiban eta Bordari zein San Nikolas kaleetan. Hondartzarako txartelik ez Aurten ez dute hondartzarako eta inguruko guneetarako egoiliar txartelik egingo, “Eusko Jaurlaritzako Portu Sailak eremu hura erabiltzeko administrazio emakida berritu arte”, Hondarribiko Udalak adierazi moduan. Horren eraginez, hondartzako egoiliar txartela zutenek, ez dute Bentako aparkalekuan murrizketarik izango.