Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Euskarazko Maitasun Gutun Lehiaketa abiatu dute dagoeneko

Hendaia.com elkarteak euskarazko Maitasun Gutun Lehiaketaren hirugarren ekitaldia abian jarri zuen atzokoan, San Balentin egunarekin batera. Elkarteak aurten hautatutako gaia Zailtasun frangoren gaindi… amodio aitortza! izan da, eta parte hartzaileek martxoaren 14a baino lehen bidali beharko dituzte haien gutunak, Hendaia.com elkartearen egoitzara. Horiek horrela, elkarte antolatzaileak jakinarazi duenez, gutunak argitaratu gabekoak izan beharko dute eta horrez gain, originalak izan behar dira. Izan ere, kopiak eta itzulpenak ez dituztela onartuko adierazi dute. Hendaia Euskaraz-en barruan Bigarren urtea da Maitasun Gutunen Lehiaketa Hendaia Euskaraz ekimenaren barruan antolatzen dela, euskararen hilabetearen karietara. Izan ere, maitasun gutunen lehen ekitaldia Baleak elkarteak antolatu zuen arren, iaz, Hendaia.com elkarteak hartu zuen lekukoa. Hala, iragandako bi ekitaldietan otsailaren 14tik martxoaren 14ra bitartean antolatu dute lehiaketa, eta aurten ere, epe berbera jartzea erabaki dute. Martxoaren bukaeran sari banaketa aurreikusi dute, Abbadia gazteluaren kaperan. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, hainbat idazle ospetsuk parte hartuko dute epaimahaian, gutunen irakurketan zein sari banaketan, horien artean, besteak beste, Aurelia Arkotxa Euskaltzaindiaren lehendakariordea izanen da. Lehiaketaren oinarriak:  1. Parte hartzaileak: Hamahiru urtetik gorako edozein idazlek parte har dezake. 2. Lanak: Euskaraz idatzitakoak, argitaratu gabeak eta beste edozein lehiaketatan aurkeztu gabeak izango dira. Ez da itzulpenik onartuko. Bederen orrialde bat eta gehienez hiru. 3. Gaia: Zailtasun frangoren gaindi … [...]

admin
Bidasoa
2012/02/15

Maitasun Gutun Lehiaketaren aurkezpenaHendaia.com elkarteak euskarazko Maitasun Gutun Lehiaketaren hirugarren ekitaldia abian jarri zuen atzokoan, San Balentin egunarekin batera. Elkarteak aurten hautatutako gaia Zailtasun frangoren gaindi… amodio aitortza! izan da, eta parte hartzaileek martxoaren 14a baino lehen bidali beharko dituzte haien gutunak, Hendaia.com elkartearen egoitzara.

Horiek horrela, elkarte antolatzaileak jakinarazi duenez, gutunak argitaratu gabekoak izan beharko dute eta horrez gain, originalak izan behar dira. Izan ere, kopiak eta itzulpenak ez dituztela onartuko adierazi dute.

Hendaia Euskaraz-en barruan
Bigarren urtea da Maitasun Gutunen Lehiaketa Hendaia Euskaraz ekimenaren barruan antolatzen dela, euskararen hilabetearen karietara. Izan ere, maitasun gutunen lehen ekitaldia Baleak elkarteak antolatu zuen arren, iaz, Hendaia.com elkarteak hartu zuen lekukoa.

Hala, iragandako bi ekitaldietan otsailaren 14tik martxoaren 14ra bitartean antolatu dute lehiaketa, eta aurten ere, epe berbera jartzea erabaki dute. Martxoaren bukaeran sari banaketa aurreikusi dute, Abbadia gazteluaren kaperan.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, hainbat idazle ospetsuk parte hartuko dute epaimahaian, gutunen irakurketan zein sari banaketan, horien artean, besteak beste, Aurelia Arkotxa Euskaltzaindiaren lehendakariordea izanen da.

Lehiaketaren oinarriak: 
1. Parte hartzaileak: 
Hamahiru urtetik gorako edozein idazlek parte har dezake.
2. Lanak: Euskaraz idatzitakoak, argitaratu gabeak eta beste edozein lehiaketatan aurkeztu gabeak izango dira. Ez da itzulpenik onartuko. Bederen orrialde bat eta gehienez hiru.
3. Gaia: Zailtasun frangoren gaindi … amodio aitortza !
4. Gutunen aurkezpena: Gutun-azal batean aurkeztuko dira egilearen izena jarri gabe, goitizen batekin. Lanari erantsitako beste gutun-azal batean, azalean, lanaren izenburua eta egilearen goitizena jarriko dira bistan. Barruan, egilearen datuen berri emango da: izen abizenak, helbidea eta telefono zenbakia.
5. Nora eta noizko: Gutunak 2012ko martxoaren 14rako aurkeztu behar dira. Helbidea : Hendaia.com – Maitasun Gutun Lehiaketa -Errepublika plaza, 6 – 64700 HENDAIA (Lapurdi)
6. Sari banaketa: Martxoaren 30ean Hendaiako Abbadia Gazteluaren kaperan, 19:00etan
7. Sariak:
Lehen saria : 200 € eta garaikurra.
Bigarren saria : 100 € eta garaikurra
Lehen Hendaiarra : 100 € eta garaikurra

Horrez gain, Maitasun Gutun lehiaketan eta irailean antolatuko den Maitasun Adierazpen lehiaketan parte hartzaileen artean,  Hendaian bi pertsonentzako asteburu erromantiko baten zozketa eginen da.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.