Udal beilatokirako proposamena egingo dute aurten
Hondarribiko Udaleko Hirigintza Sailak 1,3 milioi euroko aurrekontua du aurten, eta 4,2 milioiko inbertsioak egingo ditu. Horien zati bat, 18.000 euro, Domingotxonea udal hilerrian egingo duten udal beilatokiaren egitasmoa idazteko izango da. Hala azaldu zuen joan den astean Aitor Kerejeta Hondarribiko alkateak, sailaren aurrekontuak aurkeztu zituenean. Kerejetak esan zuenez, beilatokiaren egitasmoa «argi» daukaten ideia da, «baina eraikina nolakoa izango den eta zein zerbitzu izango dituen jakiteko aurreproiektua prestatuko dugu aurten, eta errauste labea egiteko aukera aztertuko dugu». Alkateak nabarmendu zuen, «krisi garaian» egon arren, Hondarribiak sei milioi euro baino gehiagoko inbertsioak egingo dituela denera aurten, eta horietatik 4,2 milioi Hirigintza Saileraren bitartez egingo dituela. «Hori horrela da jarraitzen dugun irizpidea zuhurtasuna delako, eta duela urte askotik hona dugun dirua baino gehiago gastatu ez dugulako», zehaztu zuen alkateak. Ideia argia Bestalde, hirigintzako beste inbertsio nagusia —3,5 milioi eurokoa— Zuloaga eta Itsasargi kaleak berritzeko izango da. Gainera, 336.700 euro jarriko dituzte Muliate hiritartzeko, eta beste 30.000 euro Ramon Iribarren ibilbideko ezpondaren egoera aztertzeko.
Hondarribiko Udaleko Hirigintza Sailak 1,3 milioi euroko aurrekontua du aurten, eta 4,2 milioiko inbertsioak egingo ditu. Horien zati bat, 18.000 euro, Domingotxonea udal hilerrian egingo duten udal beilatokiaren egitasmoa idazteko izango da. Hala azaldu zuen joan den astean Aitor Kerejeta Hondarribiko alkateak, sailaren aurrekontuak aurkeztu zituenean.
Kerejetak esan zuenez, beilatokiaren egitasmoa «argi» daukaten ideia da, «baina eraikina nolakoa izango den eta zein zerbitzu izango dituen jakiteko aurreproiektua prestatuko dugu aurten, eta errauste labea egiteko aukera aztertuko dugu».
Alkateak nabarmendu zuen, «krisi garaian» egon arren, Hondarribiak sei milioi euro baino gehiagoko inbertsioak egingo dituela denera aurten, eta horietatik 4,2 milioi Hirigintza Saileraren bitartez egingo dituela. «Hori horrela da jarraitzen dugun irizpidea zuhurtasuna delako, eta duela urte askotik hona dugun dirua baino gehiago gastatu ez dugulako», zehaztu zuen alkateak.
Ideia argia
Bestalde, hirigintzako beste inbertsio nagusia —3,5 milioi eurokoa— Zuloaga eta Itsasargi kaleak berritzeko izango da. Gainera, 336.700 euro jarriko dituzte Muliate hiritartzeko, eta beste 30.000 euro Ramon Iribarren ibilbideko ezpondaren egoera aztertzeko.


