Euskadiko Kutxaren erakusketa aretoak Susana Ferreira artistaren ikasleen artelanak ikusgai jarriko ditu hilaren 21etik martxoaren 4ra bitartean. Ordutegia: Astelehenetik larunbatera: 18:00etik 21:00era Igande eta jaiegunetan: 11:30etik 13:30era
Fernando San Martin Irungo Udaleko Euskara eta Heziketa ordezkariak eta Irun Iruten euskara elkarteak gaur jakitera eman dutenez, euskara ikastaro bat prestatu dute elkarlanean. Ikastaroa, ume zein gazteekin lan egiten duten hezitzaleei zuzenduta dago, eta tokiko gobernuak azaldu duenez, “haur eta gazteen hizkuntza ohituretan eragitea eta, finean, euskararen erabilera areagotzea” da xedea. Euskara ordezkariaren hitzetan, “ikastaro honen bitartez hezitzaileei tresna eta estrategia praktikoak emango zaizkio”. Horiek horrela, ikastaroa Ebete elkarteko Iñaki Eizmendi adituak emango du, martxoaren 1ean eta 8an, 19:00etik 20:30era. Haurrekin eta gazteekin lan egiten duten hezitzaileek parte har dezakete La Salle ikastetxean egingo den ikastaroan. Udaletik adierazi dutenez, Eizmendi “euskara sustatzeko zer egin behar den eta zer ez argitzen saiatuko da”. Ekimena, Irungo Euskara Biziberritzeko Plan Nagusian kokatuta dago eta iragan urtean abiatutako Euskararen bidean goaz. Bazatoz? kanpainaren segida da. Matrikulazio epea Irungo Udalak gaur jakinarazi duenez, izen-emate epea hilaren 6an ireki zen eta 17ra bitarte zabalik egongo da. Interesatuak Irun Iruten elkartearekin harremanetan jarriz izena eman dezakete, 943 63 56 02 telefono zenbakian edota kaleanbai@iruniruten.com posta elektronikoan. Ikastaroa doan da, eta hezitzaileei zuzenduta dagoen arren, Kalean Bai hitzarmenaren sinatzaileek lehentasuna izango dute.
Real Union futbol taldea Guijuelo taldearen kontra aritu zen asteburuan, Salamancan. Etxeko taldeak gola sartzen asmatu ez bazuen ere, Irungo taldeak ere ez zuen partida ona egin. Hala, partidaren lehen erdian Union ez zen behin ere beste taldearen ate...
Kaldereroak larunbatean iritsi ziren Irunera inauteriak iragartzera, eta etzi, ostegun gizenarekin, abiatuko dituzte hondarribiarrek eta irundarrek mozorroen festak. Bidasoan tradizio handiko jaiak dira inauteriak, eta Irunen eta Hondarribian egiten dituzten desfileak esaterako oso ezagunak dira. Horietan eskolek, dantza taldeek eta elkarteek parte hartzen dute. Hala, musika, kolore eta dantzak nagusi izango dira, larunbat eta igande arratsaldean Irunen, eta igande goizean Hondarribian. Aurten, desfilearen ibilbidea aldatuko dute Hondarribian, Portua auzoko lanak direla eta. Desfileak ezingo du Matxin Artzu kaletik pasatu, eta Bernat Etxeparetik jarraituko du Zuloaga kalera, egungo trafiko norabidearen kontra. Antolatzaileek hala azalduta, Hondar jatetxe inguruan, San Pedro kalera bidean, bira estua egin beharko dute karrozek. Desfiletako talde onenek sariak jasoko dituzte. Irungo larunbateko eta igandeko desfileek ohiko bidea egingo dute: Letxunborron hasiko dira, eta Nafarroa etorbidean bukatuko dute bidea konpartsek. Mairuak Hondarribian Urteak pasatu dira Hondarribiko Emeki elkarteko kideek Mairuaren ohitura zaharra berreskuratu zutenetik. Hirian sona handia hartu duen ohitura da. Aurten ere, Emekik gonbitea egin die herritarrei Mairuaren jaialdian parte hartzeko. Larunbat goizean Emekikoak baserriz baserri ariko dira, puskak biltzen. Bertan parte hartzeko dagoen baldintza bakarra arropa da. Bakoitzak etxean dauzkan trapuak erabili ahal izango ditu horiekin mozorroa egin eta baserriz baserri ibiltzeko. Baserri bakoitzera iritsi bezain pronto, [...]
Joxe Kruz Sarasolak Pikoketan duen publiometroak metro koadroko 377 euri litro jaso zituen urtarrilean. 2011ko hilabete berean 220 euri litro jaso zituen Sarasolak. Beraz, 2012ko urtarrilean 2011koan baino 157 euri litro gehiago bota zituen.
Ekitaldi bikoitza egin zuen atzo Oreretako Langabeen Asanbladak. Batetik, dekalogo bat aurkeztu zuen langileen eskubideak aldarrikatzeko. Hala, datozen egunetan herriko gizarte eragile guztiei aurkeztuko diela jakinarazi zuen. Hiru asteko epea eman die erantzunak jasotzeko, eta kontuan izango ditu euren iritzi eta ekarpenak. Bestetik, elkarretaratzea egin zuten langabeek Biteri kaleko Kutxako bulegoaren parean, kaleratzeak salatzeko. Dekalogoak 11 puntu ditu. Bertan, lanpostu duina izateko eskubidea aldarrikatu dute langabeek, “bidezkoa den soldata jaso eta segurtasun neurriak bete daitezen”. Langabezia saria mugagabea izatea ere eskatu dute, eta 1.100 eurotik gorakoa izatea. Eusko Jaurlaritzari, berriz, enplegua erregulatzeko espediente gehiago ez onartzeko eskatu diote. Erakunde publikoei, oro har, lan publiko zuzena sustatzeko eskatu diete, eta ildo horretatik, Lanbide hobeto kudeatzea. Kalitatezko eta doako hezkuntza publikoa ere eskatu dute langabeek: “Lan merkatuan sartzea bermatzeko neurriak martxan jartzea, formazio jarraitua, birziklatzea…”. Azken finean, lanik gabeko pertsona kopurua murriztea bultzatu nahi dute langabeek neurri horien bidez. Gizarte laguntza guztiei buruzko informazio “zehatza eta argia” izateko ere galdegin dute. Horrez gain, langabe gazte eta errenta baxua dutenentzako doako garraio publikoaren alde egin dute, eta kultura eta kirolerako eskubidea ere aldarrikatu dute. Pribatizatutako sektore eta enpresa nagusiak berriro nazionalizatzeko eskatu dute, baita diru publikoa jaso duten enpresak eta bankuak ere. Geroa [...]
Goi mailako futbola izango dute hizpide bihar eguerdian, Oiartzun Irratiko Kirolez blai! saioan. Joxe Migel Lopez esatariak ondoan izango ditu bi gonbidatu: Mikel Aranburu Realeko kapitaina eta Iker Sarriegi Realeko jokalari ohia. Horrez gain, telefono...
Torturaren Aurkako Eguna izan zen atzo Euskal Herrian, Joxe Arregiren heriotzaren 31. urteurrenean. Egun hura gogoratzeko eta ordukoa berriro gerta ez dadin aldarrikatzeko, torturaren salaketa Errenteria-Oreretako Herriko plazaraino eraman zuten atzo (...
Balata (Nablusen dago) errefuxiatu gunetik elkartasuna adierazi diete gazte auzipetuei: “Hemen bezala askotan jasaten dituztelako haur eta gazteen aurkako sarekadak, eta beraien eskubideak egunero daudelako zapalduak”.
Idazketa tailerra antolatu dute hilaren 20an astelehenarekin, Ikust Alaia liburutegian. Konparaketa analisiaren ulermena bultzatzeko xedearekin egingo dute tailerra.
Michela Murgiaren La Acabadora liburua landuko dute datorren asteleheneko libroforum-ean, Ikust-Alaia liburutegian.
Leka Enea Irun gizonen mahai tenis taldea Cajasur Priego de Cordobaren aurka aritu zen herenegun, Andaluzian. Irungo taldeak 3-0 galdu zuen arren, Europako postuetan segitzen du. Ucam Floymape Cartagenaren aurka ariko da larunbatean, Hirubiden. Bestald...
Ama Xantanlengo adinekoen egoitzak ekitaldi berezi bat hartu du gaur, 17:30ean. Izan ere, Udal Musika Kontserbatorioko ganbera taldeak emanaldia egin du bertan bizi direnentzat. Mozart, Haydn eta Gounod konpositoreen lanak eskaini dizkie kontserbatorio...
Zer da zuretzat euskaraz bizitzea? Galdera horri erantzun beharko diote Oreretako EHE Euskal Herrian Euskaraz taldeak antolatu duen testu lehiaketan parte hartu nahi duten herritarrek. Euskararen kale erabilera “eskasarekin” kezkatuta, Euskaraz Bizi kanpaina abian jarri du EHEk. Kanpaina horren helburu nagusia, herriko gazte zein heldu euskararen erabileraren garrantziaz kontzientziatzea izango da. “Lehen urratsa herritarrentzat euskaraz bizitzea zer den jakitea da”, azaldu dute EHE taldeko kideek. Herritarren iritziak jasotzeko sortu dute Oreretako Euskal Herrian Euskarazen Testu Lehiaketa. Bertan parte hartzeko, edozein testu mota aurkez dezakete interesdunek: “Sor daitekeen testu oro da zilegi, prosa, poesia nahiz bertsogintza hauta daiteke”. Lanek bi orrialdekoak izan behar dute gehienez, eta izengoitia duen gutunazal handi batean bi kopia aurkeztu beharko dituzte parte hartzaileek. Gutunazal horren barruan, beste gutunazal txiki batean egileak bere datuak sartu beharko ditu: izen-abizenak, helbidea, posta elektronikoa eta telefono zenbakia. Bi maila bereizi dituzte antolatzaileek lehiaketan: lehenengo mailan 12 eta 18 urte arteko gazteek hartuko dute parte; bigarrenean, 18 urtetik gorakoek. Lehenengo mailako irabazleak 100 euroko txartela eta bigarren mailakoak, berriz, 200 eurokoa eskuratuko dute, Errenkoaldeko saltokietan erabiltzeko. Lanak aurkezteko epea martxoaren 16an bukatuko da, eta interesdunek Euskal Herrian Euskaraz taldearen egoitzara (Oria kalea 2, behea) bidali beharko dituzte lanak. Epaia martxoaren 31n [...]
Musika doinu gogorrak gustuko dituztenek ezin dute galdu bihar, asteazkena, Mogambo aretoak prestatu duen aukera. 20:30etik aurrera, Mostros (Mallorca, Herrialde Katalanak) eta Humilitate (Zarautz) taldeek punk-rock eta thrash-brigade doinuak ekarriko ...
Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak odola emateko aukera emango die antxotarrei, bihar arratsaldean. Kultur Etxean izango da, 18:15ean hasita. Emaile gazteei bereziki agertzeko deia egin diete.
Bixi-bixi elkatetik gogoratu dute gaztetxoentzako bertso eskola abian dutela. Ostiraletan ematen ditu eskolak Arkaitz Oiartzabal Xamoa bertsolari oiartzuarrak, 17:00etatik aurrera. Eskolan izena emateko ostegunetan deitu behar da telefonoz Bixi-Bixira,...
Oiartzungo Petra Lekuona Zaharren Egoitzan erakusketa berria dute. Oiartzuar batek —Juan Telleriak— egindako egurrezko erlojuak ikusi ahal izango dituzte bertara hurbiltzen direnek. Honako ordutegian bisita daiteke erakusketa: 09:30etik 13:00etara ...
Allerru-Jaizkibel areto futboleko taldeak beste garaipen bat lortu du asteburu honetan. Izan ere, Euskaldunari gol bakarreko errentagatik irabazi zion Andoainen: 3-4. Garaipen horrekin ez dira goiko postuetatik aparte geratuko. Izan ere, bederatzigarren postuan dago Allerru, 23 punturekin, andoaindarrengandik bi puntura. Gaur, derbia Allerru-Jaizkibelgoek, hala ere, sailkapenean postu bat gora egin dezakete gaur arratsaldean. Izan ere, eskualdeko derbia jokatuko dute, 20:30etik, aurrera Bekoerrota kiroldegian Gamonen kontra. Partida bertan behera gelditu zen aurreko astebutuan, elurteagatik.