Hezitzaileei zuzendutako ikastaroa antolatu dute udalak eta Irun Irutenek
Fernando San Martin Irungo Udaleko Euskara eta Heziketa ordezkariak eta Irun Iruten euskara elkarteak gaur jakitera eman dutenez, euskara ikastaro bat prestatu dute elkarlanean. Ikastaroa, ume zein gazteekin lan egiten duten hezitzaleei zuzenduta dago, eta tokiko gobernuak azaldu duenez, “haur eta gazteen hizkuntza ohituretan eragitea eta, finean, euskararen erabilera areagotzea” da xedea. Euskara ordezkariaren hitzetan, “ikastaro honen bitartez hezitzaileei tresna eta estrategia praktikoak emango zaizkio”. Horiek horrela, ikastaroa Ebete elkarteko Iñaki Eizmendi adituak emango du, martxoaren 1ean eta 8an, 19:00etik 20:30era. Haurrekin eta gazteekin lan egiten duten hezitzaileek parte har dezakete La Salle ikastetxean egingo den ikastaroan. Udaletik adierazi dutenez, Eizmendi “euskara sustatzeko zer egin behar den eta zer ez argitzen saiatuko da”. Ekimena, Irungo Euskara Biziberritzeko Plan Nagusian kokatuta dago eta iragan urtean abiatutako Euskararen bidean goaz. Bazatoz? kanpainaren segida da. Matrikulazio epea Irungo Udalak gaur jakinarazi duenez, izen-emate epea hilaren 6an ireki zen eta 17ra bitarte zabalik egongo da. Interesatuak Irun Iruten elkartearekin harremanetan jarriz izena eman dezakete, 943 63 56 02 telefono zenbakian edota kaleanbai@iruniruten.com posta elektronikoan. Ikastaroa doan da, eta hezitzaileei zuzenduta dagoen arren, Kalean Bai hitzarmenaren sinatzaileek lehentasuna izango dute.
Fernando San Martin Irungo Udaleko Euskara eta Heziketa ordezkariak eta Irun Iruten euskara elkarteak gaur jakitera eman dutenez, euskara ikastaro bat prestatu dute elkarlanean. Ikastaroa, ume zein gazteekin lan egiten duten hezitzaleei zuzenduta dago, eta tokiko gobernuak azaldu duenez, “haur eta gazteen hizkuntza ohituretan eragitea eta, finean, euskararen erabilera areagotzea” da xedea. Euskara ordezkariaren hitzetan, “ikastaro honen bitartez hezitzaileei tresna eta estrategia praktikoak emango zaizkio”.
Horiek horrela, ikastaroa Ebete elkarteko Iñaki Eizmendi adituak emango du, martxoaren 1ean eta 8an, 19:00etik 20:30era. Haurrekin eta gazteekin lan egiten duten hezitzaileek parte har dezakete La Salle ikastetxean egingo den ikastaroan. Udaletik adierazi dutenez, Eizmendi “euskara sustatzeko zer egin behar den eta zer ez argitzen saiatuko da”.
Ekimena, Irungo Euskara Biziberritzeko Plan Nagusian kokatuta dago eta iragan urtean abiatutako Euskararen bidean goaz. Bazatoz? kanpainaren segida da.
Matrikulazio epea
Irungo Udalak gaur jakinarazi duenez, izen-emate epea hilaren 6an ireki zen eta 17ra bitarte zabalik egongo da. Interesatuak Irun Iruten elkartearekin harremanetan jarriz izena eman dezakete, 943 63 56 02 telefono zenbakian edota kaleanbai@iruniruten.com posta elektronikoan.
Ikastaroa doan da, eta hezitzaileei zuzenduta dagoen arren, Kalean Bai hitzarmenaren sinatzaileek lehentasuna izango dute.