Etxeko judokak bikain, Bekoerrotan jokatutako txapelketetan
Asteburu honetan jokatu dituzte Bekoerrota kiroldegian judo maratoiko lehenengo txapelketak. Zehazki, zonaldeko alebinen txapelketa, Euskadiko Kadete Mailakoa eta Gipuzkoako 23 Urtez Azpiko Txapelketa jokatu dituzte pasa den asteburuan. Larunbat arratsaldean jokatu zituzten Kadete Mailako norgehiagokak, eta ez zen sorpresarik izan. Izan ere, Usurbil Judo Taldeko Xabier Cazorla lezoarrak irabazi zuen. Nagusitasun handia erakutsi zuen. Horrela, Espainiako Txapelketarako txartela lortu zuen. Igandean bi txapelketa Herenegun, berriz, 23 urtez azpikoen eta alebinen txanda izan zen. Horrela, 23 urtez azpikoan ere Lezoko judokek paper ona bete zuten. Hala, Cazorlatarrak euren kategoriatan finalera iritsi ziren. Anaia zaharrenak, Andonik, bere pisuan irabaztea lortu zuen. Xabierrek, aldiz, bezperan Kadete Mailako txapelketa jokatu arren, 23 urtez azpikoan parte hartu arren, herenegun ere lehiatu zen. Finaleraino iritsi zen Cazorla, baina Aitzol Sacristanek garaitu zuen lezoarra, ippon bidez. Zonaldeko alebinen txapelketa ere igande goizean jokatu zuten, eta Allerru judo taldeko bi parte hartzaile izan ziren: Maddi Lertxundi eta Lorea Etxabe (-34 eta -48 kategoariatan, hurrenez hurren). Oiher Urbietak, berriz, ezin izan zuen parte hartu lesio bat dela eta.
Asteburu honetan jokatu dituzte Bekoerrota kiroldegian judo maratoiko lehenengo txapelketak. Zehazki, zonaldeko alebinen txapelketa, Euskadiko Kadete Mailakoa eta Gipuzkoako 23 Urtez Azpiko Txapelketa jokatu dituzte pasa den asteburuan.
Larunbat arratsaldean jokatu zituzten Kadete Mailako norgehiagokak, eta ez zen sorpresarik izan. Izan ere, Usurbil Judo Taldeko Xabier Cazorla lezoarrak irabazi zuen. Nagusitasun handia erakutsi zuen. Horrela, Espainiako Txapelketarako txartela lortu zuen.
Igandean bi txapelketa
Herenegun, berriz, 23 urtez azpikoen eta alebinen txanda izan zen. Horrela, 23 urtez azpikoan ere Lezoko judokek paper ona bete zuten. Hala, Cazorlatarrak euren kategoriatan finalera iritsi ziren.
Anaia zaharrenak, Andonik, bere pisuan irabaztea lortu zuen. Xabierrek, aldiz, bezperan Kadete Mailako txapelketa jokatu arren, 23 urtez azpikoan parte hartu arren, herenegun ere lehiatu zen. Finaleraino iritsi zen Cazorla, baina Aitzol Sacristanek garaitu zuen lezoarra, ippon bidez.
Zonaldeko alebinen txapelketa ere igande goizean jokatu zuten, eta Allerru judo taldeko bi parte hartzaile izan ziren: Maddi Lertxundi eta Lorea Etxabe (-34 eta -48 kategoariatan, hurrenez hurren). Oiher Urbietak, berriz, ezin izan zuen parte hartu lesio bat dela eta.

