EHEk euskararen erabilera indartzeko lehiaketa egingo du
Zer da zuretzat euskaraz bizitzea? Galdera horri erantzun beharko diote Oreretako EHE Euskal Herrian Euskaraz taldeak antolatu duen testu lehiaketan parte hartu nahi duten herritarrek. Euskararen kale erabilera “eskasarekin” kezkatuta, Euskaraz Bizi kanpaina abian jarri du EHEk. Kanpaina horren helburu nagusia, herriko gazte zein heldu euskararen erabileraren garrantziaz kontzientziatzea izango da. “Lehen urratsa herritarrentzat euskaraz bizitzea zer den jakitea da”, azaldu dute EHE taldeko kideek. Herritarren iritziak jasotzeko sortu dute Oreretako Euskal Herrian Euskarazen Testu Lehiaketa. Bertan parte hartzeko, edozein testu mota aurkez dezakete interesdunek: “Sor daitekeen testu oro da zilegi, prosa, poesia nahiz bertsogintza hauta daiteke”. Lanek bi orrialdekoak izan behar dute gehienez, eta izengoitia duen gutunazal handi batean bi kopia aurkeztu beharko dituzte parte hartzaileek. Gutunazal horren barruan, beste gutunazal txiki batean egileak bere datuak sartu beharko ditu: izen-abizenak, helbidea, posta elektronikoa eta telefono zenbakia. Bi maila bereizi dituzte antolatzaileek lehiaketan: lehenengo mailan 12 eta 18 urte arteko gazteek hartuko dute parte; bigarrenean, 18 urtetik gorakoek. Lehenengo mailako irabazleak 100 euroko txartela eta bigarren mailakoak, berriz, 200 eurokoa eskuratuko dute, Errenkoaldeko saltokietan erabiltzeko. Lanak aurkezteko epea martxoaren 16an bukatuko da, eta interesdunek Euskal Herrian Euskaraz taldearen egoitzara (Oria kalea 2, behea) bidali beharko dituzte lanak. Epaia martxoaren 31n [...]
Zer da zuretzat euskaraz bizitzea? Galdera horri erantzun beharko diote Oreretako EHE Euskal Herrian Euskaraz taldeak antolatu duen testu lehiaketan parte hartu nahi duten herritarrek.
Euskararen kale erabilera “eskasarekin” kezkatuta, Euskaraz Bizi kanpaina abian jarri du EHEk. Kanpaina horren helburu nagusia, herriko gazte zein heldu euskararen erabileraren garrantziaz kontzientziatzea izango da. “Lehen urratsa herritarrentzat euskaraz bizitzea zer den jakitea da”, azaldu dute EHE taldeko kideek.
Herritarren iritziak jasotzeko sortu dute Oreretako Euskal Herrian Euskarazen Testu Lehiaketa. Bertan parte hartzeko, edozein testu mota aurkez dezakete interesdunek: “Sor daitekeen testu oro da zilegi, prosa, poesia nahiz bertsogintza hauta daiteke”. Lanek bi orrialdekoak izan behar dute gehienez, eta izengoitia duen gutunazal handi batean bi kopia aurkeztu beharko dituzte parte hartzaileek. Gutunazal horren barruan, beste gutunazal txiki batean egileak bere datuak sartu beharko ditu: izen-abizenak, helbidea, posta elektronikoa eta telefono zenbakia.
Bi maila bereizi dituzte antolatzaileek lehiaketan: lehenengo mailan 12 eta 18 urte arteko gazteek hartuko dute parte; bigarrenean, 18 urtetik gorakoek. Lehenengo mailako irabazleak 100 euroko txartela eta bigarren mailakoak, berriz, 200 eurokoa eskuratuko dute, Errenkoaldeko saltokietan erabiltzeko. Lanak aurkezteko epea martxoaren 16an bukatuko da, eta interesdunek Euskal Herrian Euskaraz taldearen egoitzara (Oria kalea 2, behea) bidali beharko dituzte lanak. Epaia martxoaren 31n jakinaraziko dute, EHEren webgunean.