Dekalogoa aurkeztu du langabeen batzarrak
Astelehenero elkarretaratzeak egiten dabiltza herriko langabeak, baina gaurkoan dekalogoa ere aurkeztu dute. 11 puntu ditu, eta hala nola, lanpostu duina izateko eskubidea eta langabezia ordainsari mugagabea aldarrikatu dute. Eusko Jaurlaritzari enpleg...
Astelehenero elkarretaratzeak egiten dabiltza herriko langabeak, baina gaurkoan dekalogoa ere aurkeztu dute. 11 puntu ditu, eta hala nola, lanpostu duina izateko eskubidea eta langabezia ordainsari mugagabea aldarrikatu dute. Eusko Jaurlaritzari enplegua erregulatzeko espediente gehiago ez onartzeko eskatu diote. Ondoren, protesta egin dute Kutxako bulegoaren aurrean, kaleratzeak salatzeko. Larunbatera begira, Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzera deitu dute. 18:00etan irtengo da Jesusen Bihotza plazatik.