Zazpi urrezko lortu dituzte musika eskolako ikasleek
Pasa den asteburuko Andoaingo Piano Jaialdian lan bikaina egin zuten Errenteria Musikaleko ikasleek. Guztira, 887 piano jotzaile aurkeztu ziren, eta musika eskolak hamahiru ikasle eraman zituen: zazpi ikaslek urrezko domina lortu zuten, eta horietako batek, Irati Uriak, aipamen berezia ere jaso zuen. Beste sei ikaslek, berriz, zilarrezko domina eskuratu zuten. Errenteria Musikalek guztiak zoriondu ditu egindako lanarengatik. Gogorarazi du piano jaialdia zazpigarrenez egin zutela, eta Seiasle elkarteak eta Andoaingo Udalak antolatu zutela. Jaialdiak hiru maila zituen pianoa bakarka jotzeko, eta beste hiru pianoa lau eskutara jotzeko. 18 urtetik beherakoei zuzenduta zegoen. Sarituak Urrezko domina eta aipamen berezia. Irati Uria. Urrezko dominak. Iker Goñi, Asier Karrera, Iker Martin, Iñaki Otaegi, Ibon Otaegi eta Olaia Matxain. Zilarrezko dominak. Rocio Benjumea, Alba Iglesias, Ane Suso, Elene Beitia, Ane Matas eta Lorea Gomez.
Pasa den asteburuko Andoaingo Piano Jaialdian lan bikaina egin zuten Errenteria Musikaleko ikasleek. Guztira, 887 piano jotzaile aurkeztu ziren, eta musika eskolak hamahiru ikasle eraman zituen: zazpi ikaslek urrezko domina lortu zuten, eta horietako batek, Irati Uriak, aipamen berezia ere jaso zuen. Beste sei ikaslek, berriz, zilarrezko domina eskuratu zuten.
Errenteria Musikalek guztiak zoriondu ditu egindako lanarengatik. Gogorarazi du piano jaialdia zazpigarrenez egin zutela, eta Seiasle elkarteak eta Andoaingo Udalak antolatu zutela.
Jaialdiak hiru maila zituen pianoa bakarka jotzeko, eta beste hiru pianoa lau eskutara jotzeko. 18 urtetik beherakoei zuzenduta zegoen.
Sarituak
- Urrezko domina eta aipamen berezia. Irati Uria.
- Urrezko dominak. Iker Goñi, Asier Karrera, Iker Martin, Iñaki Otaegi, Ibon Otaegi eta Olaia Matxain.
- Zilarrezko dominak. Rocio Benjumea, Alba Iglesias, Ane Suso, Elene Beitia, Ane Matas eta Lorea Gomez.