Zarzuela nagusi izango da Luis Mariano Lirika Elkartearen eskutik
Viva la zarzuela ekitaldiak Luis Mariano Lirika Elkartearen 2012. urteko denboraldiari hasiera emango dio, etzi, Amaia Kultur Zentroan (19:00). Carmen Serrano sopranoa, Manuel de Diego tenorea eta Guillermo Orozco baritonoa ariko dira oholtzan, Antonio...
Viva la zarzuela ekitaldiak Luis Mariano Lirika Elkartearen 2012. urteko denboraldiari hasiera emango dio, etzi, Amaia Kultur Zentroan (19:00). Carmen Serrano sopranoa, Manuel de Diego tenorea eta Guillermo Orozco baritonoa ariko dira oholtzan, Antonio Lopez pianistarekin.
Hala, zarzuelari bultzada bat emateko xedearekin, kanta mota horien artean aukeraketa bat egitea erabaki dute. Hortaz, emanaldian entzungai izango diren kanten artean besteak beste, Luisa Fernanda, Bohemios (Bohemioak), La tabernera del puerto (Kaiko tabernaria), La Bruja (Sorgina)… daude .
Sarrerak salgai daude
Zarzuela ekitaldira joateko interesa dutenek, ohiko lekutan (Telekutxa, Servikutxa eta www.irun.org) eskuratu ahal izango dituzte sarrerak. Halaber, Luis Mariano Lirika Elkartearen webgunean (www.lirica-luismariano.org) zein Amaian bertan salgai daude, 12 euroan bazkideentzat, eta 16 euroan gainontzekoentzat.