Errenteria Garatuzi buruzko mozioa aurrera aho batez
Mozio bakarra zeukaten gaur zinegotziek eztabaidatzeko ezohiko udalbatzarrean, 08:30ean: Errenteria Garatuzi 1,2 milioi euroko bermea onartzea. Lehenik eta behin, urgentziaz onartzea erabaki behar zuten, eta aho batez atera da aurrera. Ondoren, etorri ...
Mozio bakarra zeukaten gaur zinegotziek eztabaidatzeko ezohiko udalbatzarrean, 08:30ean: Errenteria Garatuzi 1,2 milioi euroko bermea onartzea. Lehenik eta behin, urgentziaz onartzea erabaki behar zuten, eta aho batez atera da aurrera. Ondoren, etorri da bermea aurrera ateratzearena, eta zinegotziek alde bozkatu dute aho batez. Alderdi batek ere ez du hitza hartu, eta horrenbestez, inoiz baino motzagoa izan da gaurko udalbatzarra: 3 minutu besterik ez ditu iraun. 

