Astelehenerako elkarretaratzea deitu du Oiartzungo AAMk
Torturaren Aurkako Eguna da hilaren 13a; elkarretaratzea Doneztebe plazan izango da 20:00etan Otsailaren 13a, astelehena, Torturaren Aurkako Eguna da. Horren harira, elkarretaratzea deitu du OAAM Oiartzungo Amnistiaren Aldeko Mugimenduak. Urtero egun h...
Torturaren Aurkako Eguna da hilaren 13a; elkarretaratzea Doneztebe plazan izango da 20:00etan
Otsailaren 13a, astelehena, Torturaren Aurkako Eguna da. Horren harira, elkarretaratzea deitu du OAAM Oiartzungo Amnistiaren Aldeko Mugimenduak.
Urtero egun honetan torturaren aurkako salaketa egiteko arrazoiak izan ditu Euskal Herriak OAAMk gogorarazi duenez: «Eta aurten ere zoritxarrez salaketa egiteko arrazoiak badaude. Azken asteko albistea begiratu besterik ez da egin behar: Igor Portu eta Mattin Sarasola torturatu zituzten guardia zibilak absolbitu dituzte».
«Garai hauetan honelako egoerek lekurik ez dutelako kalera atera behar dugu», nabarmendu du OAAMk. Hala, Oiartzunen astelehenean elkarretaratzea egingo dute, 20:00etan plazan.