Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

29 traineru, bihar, Hondarribian

Traineru denboraldia hasi aurreko bigarren proba egingo dute bihar, 16:00etatik aurrera, Hondarribian. Ziaboga bakarreko bidea egingo dute traineruek, beraz, itsaso zabalera aterako dira. Hondarribia Arraun Elkarteko kideek esan dute denera 29 traineruk parte hartuko dutela proban: hogei Senior Mailakoak, bost Beterano Mailakoak, hiru emakumeenak eta bat Gazte Mailakoa. Oarso Bidasoko traineruen kasuan, gizonen Senior Mailan Trintxerpe-Illunbek, Hondarribiak (hiru trainerurekin), San Juanek (bi trainerurekin) eta San Pedrok parte hartuko dute. Gazte Mailako traineru bakarra Hondarribikoa izango da, eta beteranoen bosten artean Endaika dago. Horiez gain, Gipuzkoako arraun elkarte guztietako ontziak izango dira Hondarribian, eta Bizkaiko, Kantabriako eta Kataluniako (REM Badalona) ordezkariak ere izango dira. Erlojupekoa izango da estropada, eta traineruak minuturo aterako dira. Gipuzkoako Batel Liga Traineruak denboraldia prestatzen ari diren bitartean, batelak bete-betean daude lehian. Asteburuan, Gipuzkoako Batel Ligako bi estropada izango dira. Bertan izango dira Oarsoaldeko laukoak. Bihar, ligaren barruko laugarren lehia egingo dute Zumaian. 16:30ean hasiko dira maila ezberdinetako batelak arraun egiten. Etzi, berriz, Pasaiara iritsiko da betelen lehia. 11:30etik aurrera, eta Trintxerpe-Illunbek antolatua, ligako bosgarren estropadada puntuagarria jokoan izango dute. Joan den asteburuan hirugarren estropada ziren egitekoak Orion. Eguraldiagatik bertan behera utzi zuten lehia, eta ez dute berreskuratuko.

admin
Hondarribia
2012/02/10

Traineru denboraldia hasi aurreko bigarren proba egingo dute bihar, 16:00etatik aurrera, Hondarribian. Ziaboga bakarreko bidea egingo dute traineruek, beraz, itsaso zabalera aterako dira. Hondarribia Arraun Elkarteko kideek esan dute denera 29 traineruk parte hartuko dutela proban: hogei Senior Mailakoak, bost Beterano Mailakoak, hiru emakumeenak eta bat Gazte Mailakoa.

Oarso Bidasoko traineruen kasuan, gizonen Senior Mailan Trintxerpe-Illunbek, Hondarribiak (hiru trainerurekin), San Juanek (bi trainerurekin) eta San Pedrok parte hartuko dute. Gazte Mailako traineru bakarra Hondarribikoa izango da, eta beteranoen bosten artean Endaika dago. Horiez gain, Gipuzkoako arraun elkarte guztietako ontziak izango dira Hondarribian, eta Bizkaiko, Kantabriako eta Kataluniako (REM Badalona) ordezkariak ere izango dira. Erlojupekoa izango da estropada, eta traineruak minuturo aterako dira.

Gipuzkoako Batel Liga
Traineruak denboraldia prestatzen ari diren bitartean, batelak bete-betean daude lehian. Asteburuan, Gipuzkoako Batel Ligako bi estropada izango dira. Bertan izango dira Oarsoaldeko laukoak. Bihar, ligaren barruko laugarren lehia egingo dute Zumaian. 16:30ean hasiko dira maila ezberdinetako batelak arraun egiten. Etzi, berriz, Pasaiara iritsiko da betelen lehia. 11:30etik aurrera, eta Trintxerpe-Illunbek antolatua, ligako bosgarren estropadada puntuagarria jokoan izango dute.

Joan den asteburuan hirugarren estropada ziren egitekoak Orion. Eguraldiagatik bertan behera utzi zuten lehia, eta ez dute berreskuratuko.

San Juan ontzia, iaz, Hondarribiko jaitsieran.

San Juan ontzia, iaz, Hondarribiko jaitsieran.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.