2011ko Foru Funtsa lau zatitan itzuli ahal izango dute udalek
Irungo Udalak jakinarazi duenez, Gipuzkoako Foru Aldundia 2011ko Foru Funtsa Finantzaketaren likidazioa %25eko lau zatitan itzultzearen aldeko jarrera adierazi du, gaurkoan. Tokiko gobernuak “satisfakzioa” agertu du erabaki berriarekin eta ...
Irungo Udalak jakinarazi duenez, Gipuzkoako Foru Aldundia 2011ko Foru Funtsa Finantzaketaren likidazioa %25eko lau zatitan itzultzearen aldeko jarrera adierazi du, gaurkoan. Tokiko gobernuak “satisfakzioa” agertu du erabaki berriarekin eta Jose Antonio Santano alkatearen esanetan, “aukera hori kontuan izatea soilik dagoeneko aurrerapauso bat da”. Izan ere, “momentura arte ez baitzuten aukera ezberdinak kontuan hartzeko asmorik agertu”.
Horiek horrela, Irungo alkateak “komunikabideak udalen eta diputazioaren igorle gisa aritzea ekideteko, eztabaida eta komunikazio prozesu parte hartzaileak irekitzera” gonbidatu du aldundia.
Hala, Jose Antonio Santanok bilera berri bat egiteko eskaria luzatu duela jakinarazi du, eta “Gipuzkoako bigarren hiria izanda” Ahaldun Nagusiarekin biltzeko zain dagoela adierazi du. Izan ere, bilera eskaria uztailean egin arren, erantzunik ez duela lortu adierazi du.