Urrezko 25 domina, zilarrezko sei eta brontzezko bi, Andoaingo piano lehian
Hondarribiko Musika Eskolako eta Oiartzungo Ibargain Musika Eskolako ikasleek lortu dituzte Pasa den asteburuan Andoaingo VII. Piano Jaialdia egin zuten. Hondarribiko Musika Eskolako eta Oiartzungo Ibargain Musika Eskolako ikasleek parte hartu zuten, eta 25 urrezko domina, zilarrezko sei eta brontzezko bi irabazi zituzten. Seiaslek —piano jaialdiak antolatzeko elkarteak—, Andoaingo Udalak eta Bastero Kulturguneak antolatzen dute jaialdi hori. Pianoarekin egiten den musika bultzatzeko eta jendaurrean ezagutarazteko antolatzen duten jaialdia da. Gainera, soinu-tresna hori jotzen duten ikasle eta irakasleek elkar ezagutzeko parada paregabea dela nabarmendu dute musika eskoletako kideek. 33 ikasle guztira Hondarribiko Musika Eskolari dagokionez, Esther Barandiaran, Maite Elizondo eta Miren Erostarbe irakasleen 11 ikaslek parte hartu zuten. Banaka parte hartu zuten, hiru mailatan: A, B eta C. Guztira, urrezko zortzi domina, zilarrezko bi eta brontzezko bat irabazi zituzten. Urrezko dominetako batek, gainera, batek aipamen berezia jaso zuen, eta amaierako kontzertuan parte hartzeko aukeratua izan zen. Jaialdian parte hartu zuten gainontzeko gazteen artean, Oiartzungo Ibargain Musika Eskolan pianoa jotzen ikasten ari diren 22 ikasle izan ziren. Oarso Bidasoko 33 ikaslek parte hartu zuten beraz. Oiartzungo ikasle horiek 9 eta 16 urte artean dituzte, eta adinaren arabera banatuta bakarlari moduan jotzeko aukera izan zuten larunbatean eta igandean. Ibargaingo arduradunen arabera, jaialdiaren ondoren, [...]
Hondarribiko Musika Eskolako eta Oiartzungo Ibargain Musika Eskolako ikasleek lortu dituzte
Pasa den asteburuan Andoaingo VII. Piano Jaialdia egin zuten. Hondarribiko Musika Eskolako eta Oiartzungo Ibargain Musika Eskolako ikasleek parte hartu zuten, eta 25 urrezko domina, zilarrezko sei eta brontzezko bi irabazi zituzten.
Seiaslek —piano jaialdiak antolatzeko elkarteak—, Andoaingo Udalak eta Bastero Kulturguneak antolatzen dute jaialdi hori. Pianoarekin egiten den musika bultzatzeko eta jendaurrean ezagutarazteko antolatzen duten jaialdia da. Gainera, soinu-tresna hori jotzen duten ikasle eta irakasleek elkar ezagutzeko parada paregabea dela nabarmendu dute musika eskoletako kideek.
33 ikasle guztira
Hondarribiko Musika Eskolari dagokionez, Esther Barandiaran, Maite Elizondo eta Miren Erostarbe irakasleen 11 ikaslek parte hartu zuten. Banaka parte hartu zuten, hiru mailatan: A, B eta C.
Guztira, urrezko zortzi domina, zilarrezko bi eta brontzezko bat irabazi zituzten. Urrezko dominetako batek, gainera, batek aipamen berezia jaso zuen, eta amaierako kontzertuan parte hartzeko aukeratua izan zen.
Jaialdian parte hartu zuten gainontzeko gazteen artean, Oiartzungo Ibargain Musika Eskolan pianoa jotzen ikasten ari diren 22 ikasle izan ziren. Oarso Bidasoko 33 ikaslek parte hartu zuten beraz.
Oiartzungo ikasle horiek 9 eta 16 urte artean dituzte, eta adinaren arabera banatuta bakarlari moduan jotzeko aukera izan zuten larunbatean eta igandean.
Ibargaingo arduradunen arabera, jaialdiaren ondoren, «argi eta gabi gelditu da jarritako ilusioak eta eginiko lanak emaitza ezin hobeak eman dituztela». Izan ere, hamazazpi urrezko domina, lau zilarrezko eta brontzezko bat lortu zzituzte Ibargain Musika Eskolako piano joleek. Urrezko domina lortu zutenen artean, hiru pianista oiartzuar aukeratu zituzten bukaerako kontzertuan parte hartzeko.
Datorren urteari begira
Lortutako emaitzak ikusita, Ibargain Musika Eskolako arduradunek nabarmendu bezala, argi dute egindako lanak bere fruituak eman dituela. Hala, Oiartzunen behintzat dagoeneko jarri dira datorren urteari begira: «Meriendarekin bukatu genuen aurtengo piano jaialdia eta musika eskolan zegoen giroa ikusirik, beste piano ikasle batzuk parte hartzeko baldintzei buruz galdezka ari ziren, beraz hurrengo ikasturtekoa prestatzen joan beharko dugu…».
Hondarribiko Musika Eskola
C Maila (18 urte arte)
- Naroa Ramos.
B Maila (14 urte arte)
- Mikel Lainsa.
- Eider Salvador.
- Mireya Rivera.
- Maiane Murua.
- Ane Aristizabal.
A maila (11 urte arte)
- Ainhoa Lainsa.
- Helene Gebara.
- Maialen Amunarriz.
- Maria Alonso.
- Maria Perez.
Ibargain Musika Eskola
A maila (11 urte arte)
- Uxue Eskribano. Urrea.
- Maialen Esnaola. Urrea.
- Lide Galdos. Urrea.
- Unai San Segundo. Urrea.
- Lidia Zaldua. Urrea.
B maila (14 urte arte)
- Mattin Apaolaza. Urrea.
- Amaia Cortes. Urrea (amaierako kontzertuan jotzeko aukeratua izan zen).
- Zuriñe Fernandez. Urrea (amaierako kontzertuan jotzeko aukeratua izan zen).
- Olatz Iragorri. Urrea.
- Maialen Iriarte. Urrea.
- Garazi Lizaso. Urrea.
- Maddi Puy. Zilarra.
- Ane Sistiaga. Urrea (amaierako kontzerturako aukeratua).
- Irati Zabala. Urrea.
C maila (18 urte arte)
- Ixabel Arbide. Urrea.
- Ananda Berasarte. Urrea.
- Olatz Cambronero. Zilarra.
- Garazi Ezkerro. Brontzea.
- Maddi Garziandia. Urrea.
- Izaro Idarreta. Zilarra.
- Haizea Prieto. Zilarra.
- Patricia Zaldua. Urrea.