Petra Lekuonako erakusketa, 13ra arte
Pili Ansaren lanak jarrita daude oraindik Petra Lekuona Zaharren Egoitzan. Lore lehorrekin egindako koadroak dira. Ansa, Katalina Erauso Arte Klubeko kidea da. Erakusketa bisitatu nahi dutenek, hilaren 13ra arte —astelehenera arte— izango dute horr...
Pili Ansaren lanak jarrita daude oraindik Petra Lekuona Zaharren Egoitzan. Lore lehorrekin egindako koadroak dira. Ansa, Katalina Erauso Arte Klubeko kidea da. Erakusketa bisitatu nahi dutenek, hilaren 13ra arte —astelehenera arte— izango dute horretarako aukera. Honakoa da erakusketa bisitatzeko ordutegia: 09:30etik 13:00etara, eta 16:00etatik 20:00etara.

