250 hondarribiarrek izena eman dute alokairu sozialeko etxebizitzetan
250 hondarribiar baino gehiagok izena eman dute Muliateko alokairu sozialeko etxebizitzen zozketarako. Etxebidek kudeatutako 25 etxebizitzen zozketa udaberrian egingo dute. Hondarribiko PSE-EEren ordezkari Iosu Alvarezen arabera, «Hondarribian behar handia dagoela azaltzen dute datuek, eta alokairuzko etxebizitzak sustatzeko, udalak esparru ekonomikoetan ere lagundu beharko luke». Hondarribiko lehenengoak Alokairuko etxebizitzak azalera eskubidea duten 170 etxebizitzekin batera eraikitzen ari dira, eta zozkatuko diren 25 etxebizitzek Muliateko 6. blokea osatuko dute. Gainontzekoak bezala, urte honetan bukatuko dituztela espero dute arduradunek. Hondarribian eraikitzen diren gisa horretako lehenengo etxebizitzak dira Muliateko horiek. Hala, etxebizitzek garajea eta trastegia dute, eta hilero ordaindu beharko den errenta jakiteko ezinbestekoa izango da etxebizitza bakoitzaren tipologia, eta esleidunaren sarrera ekonomikoak kontuan hartzea. Zozketa Hondarribian egingo dute eta Eusko Jaurlaritza izango da horren arduraduna. Kontratua bost urtero berrikusiko diete jabeei. Martxoan, lehenengo giltzak 2011ko urtarrilaren 29an zozkatu zituzten Muliateko azalera eskubideko 157 etxebizitzen giltzak martxoaren 20tik aurrera hasiko dira banatzen. Hondarribiko biztanleriaren %3,5a biziko da bertan, hau da, 500 pertsonako auzo berri bat izango du Hondarribiak.
250 hondarribiar baino gehiagok izena eman dute Muliateko alokairu sozialeko etxebizitzen zozketarako. Etxebidek kudeatutako 25 etxebizitzen zozketa udaberrian egingo dute. Hondarribiko PSE-EEren ordezkari Iosu Alvarezen arabera, «Hondarribian behar handia dagoela azaltzen dute datuek, eta alokairuzko etxebizitzak sustatzeko, udalak esparru ekonomikoetan ere lagundu beharko luke».
Hondarribiko lehenengoak
Alokairuko etxebizitzak azalera eskubidea duten 170 etxebizitzekin batera eraikitzen ari dira, eta zozkatuko diren 25 etxebizitzek Muliateko 6. blokea osatuko dute. Gainontzekoak bezala, urte honetan bukatuko dituztela espero dute arduradunek.
Hondarribian eraikitzen diren gisa horretako lehenengo etxebizitzak dira Muliateko horiek. Hala, etxebizitzek garajea eta trastegia dute, eta hilero ordaindu beharko den errenta jakiteko ezinbestekoa izango da etxebizitza bakoitzaren tipologia, eta esleidunaren sarrera ekonomikoak kontuan hartzea. Zozketa Hondarribian egingo dute eta Eusko Jaurlaritza izango da horren arduraduna. Kontratua bost urtero berrikusiko diete jabeei.
Martxoan, lehenengo giltzak
2011ko urtarrilaren 29an zozkatu zituzten Muliateko azalera eskubideko 157 etxebizitzen giltzak martxoaren 20tik aurrera hasiko dira banatzen. Hondarribiko biztanleriaren %3,5a biziko da bertan, hau da, 500 pertsonako auzo berri bat izango du Hondarribiak.


