Pilates jarduera egingo dute du Donibaneko kiroldegian
Pasai Donibaneko udal kiroldegiak pilates ikastaroa eskainiko du hemendik aurrera, goizez eta arratsaldez. Gehienez hamabi lagunetako taldeak osatuko dituzte, eta gutxieneko zenbakia lortzen dutenean hasiko dituzte klaseak. Kiroldegitik jakinarazi dute...
Pasai Donibaneko udal kiroldegiak pilates ikastaroa eskainiko du hemendik aurrera, goizez eta arratsaldez. Gehienez hamabi lagunetako taldeak osatuko dituzte, eta gutxieneko zenbakia lortzen dutenean hasiko dituzte klaseak. Kiroldegitik jakinarazi dutenez, “tituludun entrenatzaileek zuzenduko dute jarduera”.
Pilates ikastaroa goizez egin nahi duenak astearte eta ostegunetan aukera izango du, 10:30etik 11:30era. Hobeto arratsaldez datorkiona, astelehenetan eta asteazkenetan joan daiteke, 17:30etik 18:30era. Kiroldegiko bazkideek 25 euro ordaindu behar dute hilabetero, eta bazkide ez direnek 35 euro.
Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko deitu 943 34 04 23 telefono zenbakira edo idatz kiroldegiko e-postara.

