Outlet Stock azoka ostiralean abiatuko da
Outlet Stock azokaren lehenbiziko ekitaldia izango da ostiraletik igandera bitartean, Ficoba erakustazokan. Azoka berri horrek 30 stand inguru elkartuko ditu modako oinetako, kirol, larru eta lehen markako produktu aukera zabala eskaintzeko asmoarekin. Hala, stockarekin amaitzeko xedearekin horietako batzuk %80ko beherapenak eskainiko dituzte. Ekitaldia 2. pabiloian garatuko da eta 1.500 metro koadro baino gehiago edukiko ditu. Horiek horrela, Jose Antonio Herbon Irungo Outlet Stockeko zuzendariaren esanetan, “inork ez dezala nahastu Outlet Stock azoka, azoka txiki batekin. Gure helburua produktu onak eskaintzea da, marka onekoak eta oso prezio lehiakorrean”. Eventos Hersyl enpresa galiziarrak antolatu du azoka, eta estatuko beste zenbait lekutan -Leon, Valladolid, Galizia…- arrakasta izan ondoren, Gipuzkoan saiakera egingo du. Ordutegia Outlet Stock otsailaren 10etik 12ra egingo da. Hilaren 10ean 16:30etik 21:00era irekiko ditu ateak; hilaren 11n eta 12an, berriz, 11:00etik 21:00era. Sarrerak 2 euroko prezioa du, eta 10 urtetik beherakoentzat doan izango da.
Outlet Stock azokaren lehenbiziko ekitaldia izango da ostiraletik igandera bitartean, Ficoba erakustazokan. Azoka berri horrek 30 stand inguru elkartuko ditu modako oinetako, kirol, larru eta lehen markako produktu aukera zabala eskaintzeko asmoarekin.
Hala, stockarekin amaitzeko xedearekin horietako batzuk %80ko beherapenak eskainiko dituzte. Ekitaldia 2. pabiloian garatuko da eta 1.500 metro koadro baino gehiago edukiko ditu.
Horiek horrela, Jose Antonio Herbon Irungo Outlet Stockeko zuzendariaren esanetan, “inork ez dezala nahastu Outlet Stock azoka, azoka txiki batekin. Gure helburua produktu onak eskaintzea da, marka onekoak eta oso prezio lehiakorrean”.
Eventos Hersyl enpresa galiziarrak antolatu du azoka, eta estatuko beste zenbait lekutan -Leon, Valladolid, Galizia…- arrakasta izan ondoren, Gipuzkoan saiakera egingo du.
Ordutegia
Outlet Stock otsailaren 10etik 12ra egingo da. Hilaren 10ean 16:30etik 21:00era irekiko ditu ateak; hilaren 11n eta 12an, berriz, 11:00etik 21:00era. Sarrerak 2 euroko prezioa du, eta 10 urtetik beherakoentzat doan izango da.