Martizkone baserriak jasoko du Trapujale oroigarria
Datorren ostegunean hasiko dira Lezoko Inauteriak, Trapujaleren etorrerarekin. 19:00etan abiatuko da Martizkone baserritik Trapujale, eta ordubete beranduago udaletxean Trapujale oroigarria jasoko dute baserrikoek, emandako laguntzarengatik. Martizkone...
Datorren ostegunean hasiko dira Lezoko Inauteriak, Trapujaleren etorrerarekin. 19:00etan abiatuko da Martizkone baserritik Trapujale, eta ordubete beranduago udaletxean Trapujale oroigarria jasoko dute baserrikoek, emandako laguntzarengatik.
Martizkonetik musika bandarekin abiatuko da Trapujale, eta aurten Alde Zaharreko joaldunekin joango da segizioa. Gurutze Santuaren plazara iristean, pregoia irakurri eta arranpuila egingo dute.