Liburu aurkezpena eta solasaldia, Mikelazulon
Mikelazulo Kultur Elkarteak antolatuta, eta Mikelazuloko Gosariak ekimenaren barruan, Umbrales. Fugas de la institución total; entre captura y vida liburua aurkeztuko dute igandean, goizeko hamar eta erdietatik aurrera. Liburu hori osatzen duten hemer...
Mikelazulo Kultur Elkarteak antolatuta, eta Mikelazuloko Gosariak ekimenaren barruan, Umbrales. Fugas de la institución total; entre captura y vida liburua aurkeztuko dute igandean, goizeko hamar eta erdietatik aurrera.
Liburu hori osatzen duten hemeretzi ataletan zehar, hainbat erakunderen egungo egoeraren gaineko idatzi eta testigantzak bildu dituzte. Espetxeak leku berezia duela zehaztu dute antolatzaileek: “Villabona (Asturias, Espainia) espetxeko modulo terapeutiko batean egindako ikerketa izan da, itxialdi prozesuen gaineko fartsa eta tragediaren inguruko eztabaida sortzeko oinarria”. Halaber, antolatzaileek zehaztu dute “zigorraren gainean sortutako gezurrei” sozial zein politikoki aurre egiteko lan tresna izan nahi duela liburuak.
‘Viscera’ aldizkaria
Liburua aurkezteko zein ondoren egingo duten solasaldia bideratzeko, Dario Malventi antropologo eta filosofoa, eta Esteban Zamora filosofoa izango dira 10:30etik aurrera Mikelazulon.
Hori ez da, baina, aurkezpen bakarra izango. Igandeko Mikelazuloko Gosariak ekimenaren barruan, Bartzelonan sortu eta Txilen inprimatzen dutenViscera aldizkariaren azken zenbakia aurkeztuko dutela jakinarazi dute antolatzaileek. Latinoamerika eta Europaren arteko komunikazio puntua izatea du helburu aldizkari horrek, “hainbat lekutan dauden gatazken berri eman nahi du”, gaineratu dute.

