Kaldereroentzat, dena prest
Urtero bezala, Irungo Atsegiñak antolatutako kaldereroen konpartsa Irungo kaleetan zehar ariko da larunbatean, otsailaren 11ean. Ibilbidea: Alberto Angera plazatik aterako da konpartsa arratsaldeko 19:00etan. Ondoren, Oiartzun kalea, Hondarribia, Zubi...
Urtero bezala, Irungo Atsegiñak antolatutako kaldereroen konpartsa Irungo kaleetan zehar ariko da larunbatean, otsailaren 11ean.
Ibilbidea: Alberto Angera plazatik aterako da konpartsa arratsaldeko 19:00etan. Ondoren, Oiartzun kalea, Hondarribia, Zubiaurre eta Geltoki kaletik igaroko da, Colon pasealekura ailegatzeko. Gero, Foru kalea eta kale Nagusia igaroko dute, San Juan plazan amaitzeko.
Trafiko aldaketak izango dira desfilearengatik. Autobusek ezingo dute erdialdetik pasa eta Nafarroa etorbidean zein Zubimuxu biribilgunean ez ohiko geltokiak egingo dituzte.