Inaxio Garmendia omenduko du bandak bere azken kontzertuan
Inaxio Garmendia EMKE Errenteria Musika Kultur Elkartearen bandako klarinete jotzaileak azken kontzertua joko du bandarekin, etzi arratsaldean, Fatimako Andra Mariaren elizan. Emanaldia doan da, eta 20:30ean hasiko da. Azken kontzertua dela eta, EMKEk ...
Inaxio Garmendia EMKE Errenteria Musika Kultur Elkartearen bandako klarinete jotzaileak azken kontzertua joko du bandarekin, etzi arratsaldean, Fatimako Andra Mariaren elizan. Emanaldia doan da, eta 20:30ean hasiko da.
Azken kontzertua dela eta, EMKEk egitarau berezia prestatu du, Garmendiari gehien gustatzen zaizkion abestiekin: Yesterday (The Beatlesena), Egmon (Beethovenena), Rapsodia Hungara (Lisztena), La isla de las perlas eta Maite (Pablo Sorozabalenak) eta Glenn Millerren hainbat abesti.
Inaxio Garmendiak 80 urte ditu, eta 66 urtez izan da bandan, 1946. urtetik

