Enplegua sustatzeko egitasmoko hemeretzi langileak hasi dira lanean
Hasi dira lanean Lanbideren diru laguntza jaso duen enplegua sustatzeko programaren barruan udalak kontratatutako hemeretzi langileak. Ondorengo langileak kontratu dituzte: administrari laguntzaile bat; argiketari bat; hezitzaile bat eta lau langile bizimodu osasungarria sustatzeko lanean aritzeko; hezitzaile bat eta lau langile baratze komunitarioan lan egiteko; hezitzaile bat eta lau langile itsasertza garbitzeko, eta kultur eta gizarte dinamizatzaile bana. Aitor Kerejeta alkatearen arabera, Hondarribiko Udalak ahalegin handia egin du egitasmoarekin, «krisi garai gogorrean hemeretzi langile kontratatu ditugulako». Horrela, langile horiei «ahalik eta arduratsuen» izateko eskatu die: «Ziur nago hala izango dela». Lau eta sei hilabete Enplegu horien iraupena, gehienez, sei hilabetekoa izango da ia lanpostu guztietan, eta kasu batzuetan lau hilabetekoa; jarduna , berriz, egun osokoa izango da, eta lanpostuek behar berriei aurre egiteko balioko dute. Ekimenaren bidez herrian behar handiena duten pertsonen egoera arindu eta horiek lan merkatuan sartu nahi ditu udalak. Alkateak eta Juan Mari Altuna Giza Baliabideetako zinegotziak, ongi etorria eman zieten iragan ostegunean langileei, eta «datozen hilabeteetarako zorterik onena» opa zieten. Deialdira aurkezteko bi baldintza bete behar zituzten hautagaiek: diru sarrerak bermatzeko errentaren onuradunak izatea, eta prestaziorik kobratzen ez duten langabeak izatea.
Hasi dira lanean Lanbideren diru laguntza jaso duen enplegua sustatzeko programaren barruan udalak kontratatutako hemeretzi langileak. Ondorengo langileak kontratu dituzte: administrari laguntzaile bat; argiketari bat; hezitzaile bat eta lau langile bizimodu osasungarria sustatzeko lanean aritzeko; hezitzaile bat eta lau langile baratze komunitarioan lan egiteko; hezitzaile bat eta lau langile itsasertza garbitzeko, eta kultur eta gizarte dinamizatzaile bana.
Aitor Kerejeta alkatearen arabera, Hondarribiko Udalak ahalegin handia egin du egitasmoarekin, «krisi garai gogorrean hemeretzi langile kontratatu ditugulako». Horrela, langile horiei «ahalik eta arduratsuen» izateko eskatu die: «Ziur nago hala izango dela».
Lau eta sei hilabete
Enplegu horien iraupena, gehienez, sei hilabetekoa izango da ia lanpostu guztietan, eta kasu batzuetan lau hilabetekoa; jarduna , berriz, egun osokoa izango da, eta lanpostuek behar berriei aurre egiteko balioko dute. Ekimenaren bidez herrian behar handiena duten pertsonen egoera arindu eta horiek lan merkatuan sartu nahi ditu udalak.
Alkateak eta Juan Mari Altuna Giza Baliabideetako zinegotziak, ongi etorria eman zieten iragan ostegunean langileei, eta «datozen hilabeteetarako zorterik onena» opa zieten.
Deialdira aurkezteko bi baldintza bete behar zituzten hautagaiek: diru sarrerak bermatzeko errentaren onuradunak izatea, eta prestaziorik kobratzen ez duten langabeak izatea.


