Droga saltzea egotzita, hiru atxilotu izan dira
Hiru lagun atxilotu zituen Espainiako Poliziak atzo, droga trafikoa egotzita. Atxilotuak, ustez Irunen eta Donostian saltzen zuten droga. Poliziak Irungo 2. Instrukzio Epaitegiaren esku utzi ditu akusatuak. Hala, Espainiako Poliziak jakinarazi duenez, ...
Hiru lagun atxilotu zituen Espainiako Poliziak atzo, droga trafikoa egotzita. Atxilotuak, ustez Irunen eta Donostian saltzen zuten droga. Poliziak Irungo 2. Instrukzio Epaitegiaren esku utzi ditu akusatuak.
Hala, Espainiako Poliziak jakinarazi duenez, 6,5 kilo haxixa eta 1.200 euro atzeman dizkiete atxilotuei. Horiek horrela, poliziaren arabera, iragan udan hasitako operazio baten segida dira atzoko atxiloketak. Izan ere, udan bertan zazpi pertsona gehiago atxilotu zituzten ustez droga saltzeagatik.
Espainiako Gobernuaren ordezkaritzaren arabera, “izen faltsuak erabiltzen zituzten garaje itxiak alokatzeko eta droga guztia bertan gordetzeko”.
Espainiako Poliziak jakinarazi du, udatik atzora arte, Gipuzkoan, 900 gramo kokaina, 30 kilo haxixa, 40 gramo heroina, 13 gramo speed eta 3.400 euro bildu dituela, guztira, droga trafikoarekin lotura duten operazioetan.