Antzerki tailerraren bi lan, Inauteriei begira
Pasaiako antzerki tailerrak proposamen bikoitza egin du hilaren 17rako, Inauterietarako. Bi antzezlan egingo dituzte, emakumeena bat, eta gizonena bestea. Antxoko Kultur Etxean izango dira, 22:30ean. Emakumeek egindako lana Armadas hasta los dientes iz...
Pasaiako antzerki tailerrak proposamen bikoitza egin du hilaren 17rako, Inauterietarako. Bi antzezlan egingo dituzte, emakumeena bat, eta gizonena bestea. Antxoko Kultur Etxean izango dira, 22:30ean. Emakumeek egindako lana Armadas hasta los dientes izango da, Yolanda Torviscok eta Fatima Rodriguezek taularatuko dutena. “Umorezko komedia burutsu eta aldi berean garratza” bezala aurkeztu dute. Eta Jose Ignacio Barraguesek eta Iñaki Guerrak De armas tomar interpretatuko dute. Haien hitzetan, obra, “bizitzaren inauteria” da.

