Emakumeenganako indarkeria gaitzesteko puntu lilak jarriko dituzte
Errenteriako Berdintasun Kontseilua puntu lilak banatzen hasi da herriko denda, jatetxe, ile-apaindegi, taberna eta komertzio guztietan. Ostiralean bidali zituzten eskutitzak komertzio guztietara, eta aste honetan zehar hasiko dira emakumeenganako indarkeria gaitzesteko puntu lilak euren establezimenduen atarian jartzen. Errenkoalde merkataritza elkartea ere dagoeneko batzuk banatzen hasi dela jakinarazi du kontseiluak. Hain zuzen, emakumeen kontrako indarkeriak “kezkatzen” du Berdintasun Kontseilua, eta horren aurrean “zerbait” egitearren erabaki du pauso hori ematea. Izan ere, “emakumeenganako harreman oldarkor eta bortitz horrekin amaitzeko” ezinbestekotzat jo du herriak “indarkeria hori salatu eta bere konpromisoa eskaintzea aurrerantzean horrelako indarkeriarik eman ez dadin”. 2008ko abenduan Agustinetan hil zuten Clara Rangel Romeroren hilketaren auziak ere eragin du erabaki horretan: “Bere bikotekidea hurrengo hilabeteetan epaituko dute, eta herri honetan horrelako gertaerarik ez dugula onartzen ozen eta aho batez adierazi behar dugu”. Ildo horretatik, Garazi Lopez Etxezarreta Berdintasun zinegotziak jakinarazi du oraindik ezer erabakita ez dagoen arren, udala aztertzen ari dela akusazio partikular gisa aurkeztea. Aukera badago “prest” egongo dela adierazi du. Isilpeko indarkeria Berdintasun Kontseiluak gogorarazi du emakumeen hilketa gehien nabarmentzen den arazo soziala baldin bada ere, “egunero isilpean indarkeria jasaten duten emakume asko” daudela Errenteria-Oreretan. Establezimendu guztiei eskatu die euren atarietan puntu lila jartzeko. Espero dute datozen egunetan emakumeenganako indarkeriaren [...]
Errenteriako Berdintasun Kontseilua puntu lilak banatzen hasi da herriko denda, jatetxe, ile-apaindegi, taberna eta komertzio guztietan. Ostiralean bidali zituzten eskutitzak komertzio guztietara, eta aste honetan zehar hasiko dira emakumeenganako indarkeria gaitzesteko puntu lilak euren establezimenduen atarian jartzen. Errenkoalde merkataritza elkartea ere dagoeneko batzuk banatzen hasi dela jakinarazi du kontseiluak.
Hain zuzen, emakumeen kontrako indarkeriak “kezkatzen” du Berdintasun Kontseilua, eta horren aurrean “zerbait” egitearren erabaki du pauso hori ematea. Izan ere, “emakumeenganako harreman oldarkor eta bortitz horrekin amaitzeko” ezinbestekotzat jo du herriak “indarkeria hori salatu eta bere konpromisoa eskaintzea aurrerantzean horrelako indarkeriarik eman ez dadin”.
2008ko abenduan Agustinetan hil zuten Clara Rangel Romeroren hilketaren auziak ere eragin du erabaki horretan: “Bere bikotekidea hurrengo hilabeteetan epaituko dute, eta herri honetan horrelako gertaerarik ez dugula onartzen ozen eta aho batez adierazi behar dugu”.
Ildo horretatik, Garazi Lopez Etxezarreta Berdintasun zinegotziak jakinarazi du oraindik ezer erabakita ez dagoen arren, udala aztertzen ari dela akusazio partikular gisa aurkeztea. Aukera badago “prest” egongo dela adierazi du.
Isilpeko indarkeria
Berdintasun Kontseiluak gogorarazi du emakumeen hilketa gehien nabarmentzen den arazo soziala baldin bada ere, “egunero isilpean indarkeria jasaten duten emakume asko” daudela Errenteria-Oreretan.
Establezimendu guztiei eskatu die euren atarietan puntu lila jartzeko. Espero dute datozen egunetan emakumeenganako indarkeriaren kontrako jarrera “begi bistakoa” izatea herriko toki guztietan.