Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Eskualdeko trafiko arazoei irtenbidea emateko bilera egin dute

Irungo eta Hondarribiko alkateak Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun eta Azpiegitura diputatuarekin bildu ziren atzo Donostian, trafiko arazoak aztertzeko helburuarekin. Hala, Jose Antonio Santano Irungo alkatea, Aitor Kerejeta Hondarribikoa, eta Larraitz Ugarte diputatua elkartu dira bileran, eta Irungo agintariarekin urrian egindako bilkuraren segida izan da. Halere, oraingoan arazoari irtenbidea emateko xedearekin hiruko batzordea eratzea erabaki dute (Irun-Hondarribia-Aldundia). Horiek horrela, aurreko agintaldian “Irungo autopistako lotune proiektu izugarri garestia planteatu zuen Aldundiak” adierazi dute diputaziotik; 43,8 milioi eurokoa, hain zuzen ere eta “gaur egungo Aldundiari proposamena gehiegizkoa irudi zitzaion eta planteamendua une honetako egoera ekonomiko larriari egokitu beharra ikusi zuen”. Hortaz, Aldundiak beste aukera batzuk mahaigaineratu dituela jakinarazi du, eta Irungo eta Hondarribiko udalak beste aukera horiek aztertzeko prest daudela adierazi dute. Proposamen berriak Hala, aipatutako aukeren artean, besteak beste indar gehien hartu duena da,autopistan gaur egungo Irungo ordainlekuaren eta Biriatukoaren artean beste sarrera-irteera bat egitea, eta hortik abiatuta,  sortzen diren arazoetan zer nolako eragina izango lukeen aztertzea, zein GI-638 eta GI-636 errepideetako zirkulazio arazoak konpontzeko ekarpenak egitea. Batzordeak aukera horiek aztertuko ditu eta “irtenbiderik egokiena bilatzeko saioa” egingo duela baieztatu du Aldundiak. Irungo eta Hondarribiko udalek jakinarazi dutenez, Zubieta eta Bidasoa Ospitaleako lotunea, edota Amuteko semaforoak dira arazo gehien sortzen dituzten guneak. Edozein modutan, jarrera baikorra agertu dute bi alkateek. Jose [...]

admin
Bidasoa
2012/02/04

Irungo eta Hondarribiko alkateak Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun eta Azpiegitura diputatuarekin bildu ziren atzo Donostian, trafiko arazoak aztertzeko helburuarekin. Hala, Jose Antonio Santano Irungo alkatea, Aitor Kerejeta Hondarribikoa, eta Larraitz Ugarte diputatua elkartu dira bileran, eta Irungo agintariarekin urrian egindako bilkuraren segida izan da. Halere, oraingoan arazoari irtenbidea emateko xedearekin hiruko batzordea eratzea erabaki dute (Irun-Hondarribia-Aldundia).

Horiek horrela, aurreko agintaldian “Irungo autopistako lotune proiektu izugarri garestia planteatu zuen Aldundiak” adierazi dute diputaziotik; 43,8 milioi eurokoa, hain zuzen ere eta “gaur egungo Aldundiari proposamena gehiegizkoa irudi zitzaion eta planteamendua une honetako egoera ekonomiko larriari egokitu beharra ikusi zuen”.

Hortaz, Aldundiak beste aukera batzuk mahaigaineratu dituela jakinarazi du, eta Irungo eta Hondarribiko udalak beste aukera horiek aztertzeko prest daudela adierazi dute.

Proposamen berriak
Hala, aipatutako aukeren artean, besteak beste indar gehien hartu duena da,autopistan gaur egungo Irungo ordainlekuaren eta Biriatukoaren artean beste sarrera-irteera bat egitea, eta hortik abiatuta,  sortzen diren arazoetan zer nolako eragina izango lukeen aztertzea, zein GI-638 eta GI-636 errepideetako zirkulazio arazoak konpontzeko ekarpenak egitea.

Batzordeak aukera horiek aztertuko ditu eta “irtenbiderik egokiena bilatzeko saioa” egingo duela baieztatu du Aldundiak.

Irungo eta Hondarribiko udalek jakinarazi dutenez, Zubieta eta Bidasoa Ospitaleako lotunea, edota Amuteko semaforoak dira arazo gehien sortzen dituzten guneak. Edozein modutan, jarrera baikorra agertu dute bi alkateek. Jose Antonio Santanoren esanetan: “urrian egindako bileran gure eskualdean arazo gehien sortzen dituzten guneetan hobekuntzak ematea lehentasuna zela adierazi zuten eta hainbat urrats interesgarri ematen hasi direla frogatu ahal izan dugu”.

Aitor Kerejetak bere aldetik adierazi duenaren arabera, “antza denez N1-en bikoizketa gaur egungo agintarien begirunea ez duen arren, egia da arazo gehien sortzen diren guneei konponbidea emateko lanean hasi direla”.

Bestetik, Hondarribiko aireportuaren gaia izan dute hizpide hiru erakundeek eta “nahiko sintonia ona” izan dutela adierazi dute, zehaztapen gehiagorik eman gabe.

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.