Santa Agedari abestera aterako dira Alkartasuna dantza taldekoak, bihar
Alkartasuna euskal dantza taldeak antolatuta, Santa Ageda bezpera ospatuko dute bihar Antxon. Ohitura zaharrak gordez, koplak abestuko dituzte, 18:30ean hasita, Azokatik abiatuta. “Baserritar jantzia soinean eta makila eskuan tabernaz taberna joango gara koplak kantatzera”, esan dute. Herria doinu zaharrekin girotu eta gero, sagardotegira joango dira afaltzera, eta dei egin diote horretara animatzen den orori. “Dantza eta kantu giroan sorturiko egun jator honetara hurbiltzea gonbidatu nahi dugu herri guztia. Ateak zabalik daude larunbat arratsaldeko 18:30ak arte. Bai kantatzera etortzeko, baita afaltzera etortzeko ere”. Atzo eguerdirako 50 lagun zeuden afaltzeko izena emanda. Tradizio bilakatuta Urtero ospatzen du Alkartasunak Santa Ageda bezpera. Taldeko kideek, dantzari ohiek eta taldekoak ez diren herritarrek parte hartzen dute koruan. Aurten kantu jirakoak ere animatu direla esan dute.
Alkartasuna euskal dantza taldeak antolatuta, Santa Ageda bezpera ospatuko dute bihar Antxon. Ohitura zaharrak gordez, koplak abestuko dituzte, 18:30ean hasita, Azokatik abiatuta. “Baserritar jantzia soinean eta makila eskuan tabernaz taberna joango gara koplak kantatzera”, esan dute.
Herria doinu zaharrekin girotu eta gero, sagardotegira joango dira afaltzera, eta dei egin diote horretara animatzen den orori. “Dantza eta kantu giroan sorturiko egun jator honetara hurbiltzea gonbidatu nahi dugu herri guztia. Ateak zabalik daude larunbat arratsaldeko 18:30ak arte. Bai kantatzera etortzeko, baita afaltzera etortzeko ere”. Atzo eguerdirako 50 lagun zeuden afaltzeko izena emanda.
Tradizio bilakatuta
Urtero ospatzen du Alkartasunak Santa Ageda bezpera. Taldeko kideek, dantzari ohiek eta taldekoak ez diren herritarrek parte hartzen dute koruan. Aurten kantu jirakoak ere animatu direla esan dute.