Oarso Bidasoko herriak, zero azpitik
Gaur, atzo baino hotz handiagoa egiten du, baina ez du elurrik ari. Hala, Oarso Bidasoko herrietan zerotik beherako tenperaturak daude une honetan (09:40): Pasaiako kaleko termometroek zero azpitik hiru gradu markatzen dituzte, eta Errenteria-Oreretakoak, esaterako, -2an daude. Eguraldi iragarpenek gaurko ez dute elurrik eman, baina litekeena da asteburuan elurra egitea, bihar arratsean eta igande goizean batik bat. Igande arratsaldetik aurrera tenperaturek gora egingo dute —elur maila 600-700 metrora igoko da—, baina astelehenean berriz ere tenperaturak zerotik hurbil egongo dira.
Horregatik guztiagatik, Gipuzkoako Foru Aldundiak asteburuko Eskola Kirola ekimenaren barruko partidak bertan behera uzteko eskatu die tokian tokiko antolatzaileei.