Kukai dantza konpainiak ‘Out/in’ ikuskizuna aurkeztuko du datorren igandean
Kukai dantza konpainia Karrikan dantza ikuskizunaren egokitzapen bat egin du: Out/in. Datorren igandean, hilak 12, aurkeztuko du Errenteria Hiria Kulturgunean, 19:00etan. Sarrerak asteartetik aurrera eros daitezke Errenteria Hiria Kulturguneko leihatil...
Kukai dantza konpainia Karrikan dantza ikuskizunaren egokitzapen bat egin du: Out/in. Datorren igandean, hilak 12, aurkeztuko du Errenteria Hiria Kulturgunean, 19:00etan. Sarrerak asteartetik aurrera eros daitezke Errenteria Hiria Kulturguneko leihatilan. Sarrerek 9 euro balio dute, eta 65 urtetik gorakoek eta gazte txartela dutenek 7 euroan lortu ahal izango dituzte.
Asteartean, ostegunean eta ostiralean 18:00etatik 20:00etara dago irekita leihatila; asteazkenetan 11:00etatik 13:00etara, eta egunean bertan ekitaldia hasi baino ordubete aurretik.