Gipuzkoako Boxeo Txapelketa hartuko du bihar Beraungo frontoiak
Gipuzkoako Boxeo Txapelketa jokatuko dute bihar Beraungo frontoian, Gipuzkoako Boxeo Federazioak eta udalerriko Pako Bueno boxeo taldeak antolatuta. Alfonso Gonzalez Zamoritak eman zituen txapelketaren gaineko azalpenak atzo Galtzarabordako kiroldegian egindako agerraldian. Berekin batera izan ziren Nikolay Zabalotski eta Jon Nagore Paco Bueno taldeko boxealariak. “Pisu guztietako ordezkariak izango dira txapelketan ziurrenik”, zehaztu zuen Zamoritak agerraldian. Azken hori, ordea, ezingo dute ziurtatu bihar arte: “arratsaldeko lauretan egingo da zozketa eta orduan jakingo dugu”, gaineratu zuen. Profesional mailako borroka Paco Bueno taldeko Jon Nagore, Mohame, Juanjo Sanz, Fernando Suarez eta Rafa Camilo boxealariak eta Anoetako Ramon Cid, Xabier Etxaniz eta Eugene Tomko ariko dira biharko txapelketan arratsaldeko seietatik aurrera. Erantzunari dagokionean, “itxaropentsu” azaldu zen Zamorita: “Iaz arrakastatsua izan zen eta aurten ere hala izatea espero dugu”. Halako txapelketa bat antolatzea “garestia” dela eta sarreren diruarekin jarritako kopuruak berreskuratzea lortzen dutela gaineratu zuen Paco Buenoko arduradunak. Horren harira, emandako laguntza eskertu zion Errenteriako Udalari. Txapelketa bukatuta, boxeo erakustaldiak jarraipena izango du. Profesional mailako borroka antolatu dute eta horretan, Paco Bueno taldeko Nikolay Zabalotski eta Valentziako (Herrialde Katalanak) ariko dira aurrez aurre 19:00etatik aurrera. “Valentziarraren gaineko erreferentzia onak jaso ditugu eta boxeo erakustaldi polita izango dela uste dugu”, zehaztu zuen Zamoritak. Borrokaren ostean Alberto [...]
Gipuzkoako Boxeo Txapelketa jokatuko dute bihar Beraungo frontoian, Gipuzkoako Boxeo Federazioak eta udalerriko Pako Bueno boxeo taldeak antolatuta.
Alfonso Gonzalez Zamoritak eman zituen txapelketaren gaineko azalpenak atzo Galtzarabordako kiroldegian egindako agerraldian. Berekin batera izan ziren Nikolay Zabalotski eta Jon Nagore Paco Bueno taldeko boxealariak. “Pisu guztietako ordezkariak izango dira txapelketan ziurrenik”, zehaztu zuen Zamoritak agerraldian. Azken hori, ordea, ezingo dute ziurtatu bihar arte: “arratsaldeko lauretan egingo da zozketa eta orduan jakingo dugu”, gaineratu zuen.
Profesional mailako borroka
Paco Bueno taldeko Jon Nagore, Mohame, Juanjo Sanz, Fernando Suarez eta Rafa Camilo boxealariak eta Anoetako Ramon Cid, Xabier Etxaniz eta Eugene Tomko ariko dira biharko txapelketan arratsaldeko seietatik aurrera. Erantzunari dagokionean, “itxaropentsu” azaldu zen Zamorita: “Iaz arrakastatsua izan zen eta aurten ere hala izatea espero dugu”. Halako txapelketa bat antolatzea “garestia” dela eta sarreren diruarekin jarritako kopuruak berreskuratzea lortzen dutela gaineratu zuen Paco Buenoko arduradunak. Horren harira, emandako laguntza eskertu zion Errenteriako Udalari.
Txapelketa bukatuta, boxeo erakustaldiak jarraipena izango du. Profesional mailako borroka antolatu dute eta horretan, Paco Bueno taldeko Nikolay Zabalotski eta Valentziako (Herrialde Katalanak) ariko dira aurrez aurre 19:00etatik aurrera. “Valentziarraren gaineko erreferentzia onak jaso ditugu eta boxeo erakustaldi polita izango dela uste dugu”, zehaztu zuen Zamoritak.
Borrokaren ostean Alberto Calvo omenduko dute frontoian bertan: “Gurekin lanean aritu da eta orain jubilatu egin da. Hori dela eta merezi duen omenaldia egin nahi diogu”.
Txapelketarako sarrerak dagoeneko salgai daude 12 euroan aulkietan, 10 euroan orokorra eta 5 euroan 10 urtetik berako haurrentzat Paco Bueno Gimnasioan. Egunean bertan, frontoian erosi ahalko dira.