Ehiza debekatu du udalak eguraldia hobetu bitartean
Eguraldia hobetu arte ehiza debekatu du udalak
Elurte eta izozteak direla eta, ehiza debekatu du Errenteriako Udaleko Mendi eta Ingurumen Sailak, eguraldia hobetu bitartean. Horrenbestez, mota ehiza guztiak debekatuta daude gaur hasi eta berriz ere baimendu arte. Errenteriako Udalak halaber, zainketa neurriak areagotuko dituela jakinarazi du, eta portaera “egokia” eskatu die herritarrei, “denona den ondare naturala eta bioaniztasuna babesteko”.
Ezkutuko ehiza salatzeko bi telefono zenbaki jarri ditu udalak: 943 00 04 20 Gizpukoako Foru Aldundiko basozainen zerbitzuaren telefono zenbakia, eta 943 34 43 43, udaltzaingoarena.