Barregarria, eta arrakastatsua
Bekoz Beko elkarteak antolatuta, emakumeentzako umorea, barrea eta emozioak lantzeko tailerra egin dute Antxoko Kultur Etxean urtarrileko azken hiru larunbatetan. Joan den asteburuan, ikastaroa zuzendu duen Virginia Imaz aktoreak, Le acompaño en el se...
Bekoz Beko elkarteak antolatuta, emakumeentzako umorea, barrea eta emozioak lantzeko tailerra egin dute Antxoko Kultur Etxean urtarrileko azken hiru larunbatetan. Joan den asteburuan, ikastaroa zuzendu duen Virginia Imaz aktoreak, Le acompaño en el sentimiento ikuskizuna eskaini zuen, ikastaroaren ondoren. Ia 80 lagun elkartu ziren antzerki obra ikustera. Tailerrean, berriz, 40 emakumek parte hartu dute, Pasaiako barruti guztietakoak.