Aranburuk eskuz banakako finala jokatuko du
Antton Aranburu EPLEko pilotariak 2. mailako Gipuzkoako eskuz banakako finala jokatuko du trinketean. Bere kontrarioa Hernani taldeko kide bat izango da. Finala 13:15ean izango da Irungo Artaleku pilotalekuan. EPLE Errenterieko Pilotaren Lagunaren Elka...
Antton Aranburu EPLEko pilotariak 2. mailako Gipuzkoako eskuz banakako finala jokatuko du trinketean. Bere kontrarioa Hernani taldeko kide bat izango da. Finala 13:15ean izango da Irungo Artaleku pilotalekuan. EPLE Errenterieko Pilotaren Lagunaren Elkartetik jakinarazi dutenez, pilotari esperimentatua da Hernanikoa, baina finalean ongi jokatzea eta txapela Errenteria-Oreretara ekartzea espero dute.