Ume lapurtuei buruzko mozioa aho batez onartu dute
Atzo arratsaldean egin zuten urtarrileko ohiko udalbatzarra, eta zazpi mozio zeuzkaten eztabaidatzeko zinegotziek. Horien artean, PSE-EEk ume lapurtuen gainean aurkeztutakoa izan zen, eta aho batez aurrera atera zen. Haatik, mozio bakarra baztertu zute...
Atzo arratsaldean egin zuten urtarrileko ohiko udalbatzarra, eta zazpi mozio zeuzkaten eztabaidatzeko zinegotziek. Horien artean, PSE-EEk ume lapurtuen gainean aurkeztutakoa izan zen, eta aho batez aurrera atera zen. Haatik, mozio bakarra baztertu zuten Gipuzkoako azpiegituretako obra handiak gelditzeari buruzkoa: Bilduk eta Errenteriako Ezkerrak aurkeztu eta horien babesa bakarrik izan zuen, gainontzeko taldeek kontra bozkatu zuten.
Beste mozioei dagokienez, bi aho batez onartu zituzten: PSE-EEk Foru Funtsa Finantzantzeko aurreikusitako likidazio negatiboa itzultzeari buruz proposatutakoa, eta talde guztiek amiantoaren biktimei buruz aurkeztutakoa.
Udal gobernu taldeak Santa Maria de Garoña zentral nuklearra ixteko eskaerak ere talde guztien babesa lortu zuen, PPrena izan ezik, abstenitu egin baitzen. PSE-EEk aurkeztutako atez ateko sistema baztertzeko mozioak ere gehiengoaren babesa izan zuen, EAJk eta PPk ere alde bozkatu zutelako. Bilduk eta Errenteriako Ezkerrak, berriz, kontrako boza eman zuten.
Beste proposamen ere jarri zituzten mahai gainean: Ingurumen Aholku Kontseiluaren Udal Araudiaren hasierako onespena eta garraio publikoko tarifak ezartzeko lankidetzarako protokolo orokorraren onespena. Biak aho batez onartu zituzten.