Oiartzuarrak garaile Donostiako Nazioarteko Krosean
Beteranoen Mailan lehen eta hirugarren postuak lortu dituzte; Haurtzarok atletismo taldea osatu du Donostiako Nazioarteko Krosa jokatu zuten igandean Lasarten, eta Beteranoen Mailan (35 urtetik gorakoena) oiartzuarrak izan ziren garaile. Lehen postua Asier Urdanpiletak lortu zuen, eta Xabier Eskuderok hirugarrena. Gainera, Mikel Hoyos bosgarrena izan zen, eta Felipe Mitxelena zazpigarrena. Lau korrikalari horiek Haurtzaro Atletismo Taldekoak dira. Aurten, lehen aldiz, beterano taldea osatzea lortu dute Haurtzaron. Proba gogorra izan zen, eguraldiak ez baitzuen batere lagundu. Hala ere, haurrak ere ausartu ziren parte hartzera. Haurtzaro Atletismo Taldeko 11 haur atera ziren korrika: zazpi mutil eta lau neska. Euren onena eman zuten, eta oso ondo pasatu zuten.
Beteranoen Mailan lehen eta hirugarren postuak lortu dituzte; Haurtzarok atletismo taldea osatu du
Donostiako Nazioarteko Krosa jokatu zuten igandean Lasarten, eta Beteranoen Mailan (35 urtetik gorakoena) oiartzuarrak izan ziren garaile. Lehen postua Asier Urdanpiletak lortu zuen, eta Xabier Eskuderok hirugarrena. Gainera, Mikel Hoyos bosgarrena izan zen, eta Felipe Mitxelena zazpigarrena. Lau korrikalari horiek Haurtzaro Atletismo Taldekoak dira. Aurten, lehen aldiz, beterano taldea osatzea lortu dute Haurtzaron.
Proba gogorra izan zen, eguraldiak ez baitzuen batere lagundu. Hala ere, haurrak ere ausartu ziren parte hartzera. Haurtzaro Atletismo Taldeko 11 haur atera ziren korrika: zazpi mutil eta lau neska.
Euren onena eman zuten, eta oso ondo pasatu zuten.