Matxin Artzu kaleko dendetara ezingo da sartu larunbatetik, astebetez
Matxin Artzu kaleko lanak direla eta, larunbatetik eta astebetez, Itsas Etxeko anbulatorio aurrean dauden komertzioetara ezingo da sartu. Beraz, zonalde horretako dendek ateak ixtea erabaki dute.Izan ere, lanengatik bertako espaloi osoa ezin izango dute erabili herritarrek, eta ondorioz, kalea itxi egingo dute oinezkoentzako. Aste Santura arte, Portuko elizaren aurrean hasi eta Matxin Artzu kalearen amaierara arte egingo dituzte lanak, Zuloaga kalearekin bat egiten duen gunera arte. Bilduren iritzia Gauzak horrela, hiritarren partaidetza nabarmendu du Hondarribiko Bilduk. «Bilduk zoriondu nahi ditu Matxin Artzu kaleko dendariak, inolako arazorik sortu gabe, bertan lanak egiten ari diren enpresa eta langileekin, otsailaren 4tik 11ra dendak itxita edukitzeko akordiora iritsi direlako». Dendariek, enpresa eta langileekin akordioa lortu ondoren, horren berri udalari berri eman, eta udalak neurria onartu zuen. «Bilduk berriz ere adierazi nahi du hiritarrei parte hartzeko bide emanez gauzak askoz errazago konpontzen direla. Hondarribiko alkateak eta gobernu batzordeko kideek, dirudienez, ez dute oraindik hori ulertu», adierazi dute.
Matxin Artzu kaleko lanak direla eta, larunbatetik eta astebetez, Itsas Etxeko anbulatorio aurrean dauden komertzioetara ezingo da sartu. Beraz, zonalde horretako dendek ateak ixtea erabaki dute.Izan ere, lanengatik bertako espaloi osoa ezin izango dute erabili herritarrek, eta ondorioz, kalea itxi egingo dute oinezkoentzako. Aste Santura arte, Portuko elizaren aurrean hasi eta Matxin Artzu kalearen amaierara arte egingo dituzte lanak, Zuloaga kalearekin bat egiten duen gunera arte.
Bilduren iritzia
Gauzak horrela, hiritarren partaidetza nabarmendu du Hondarribiko Bilduk. «Bilduk zoriondu nahi ditu Matxin Artzu kaleko dendariak, inolako arazorik sortu gabe, bertan lanak egiten ari diren enpresa eta langileekin, otsailaren 4tik 11ra dendak itxita edukitzeko akordiora iritsi direlako».
Dendariek, enpresa eta langileekin akordioa lortu ondoren, horren berri udalari berri eman, eta udalak neurria onartu zuen. «Bilduk berriz ere adierazi nahi du hiritarrei parte hartzeko bide emanez gauzak askoz errazago konpontzen direla. Hondarribiko alkateak eta gobernu batzordeko kideek, dirudienez, ez dute oraindik hori ulertu», adierazi dute.