Iñigo Lavado sukaldaria Madrid Fusionen izan da
Iñigo Lavado sukaldari irundarrak Madrid Fusion nazioarteko gastronomia goi bileran parte hartu zuen pasa den astean. Ficobako jatetxeko sukaldariak Las cartas inteligentes, aperitivos y primeros platos con queso (Karta inteligenteak, aperitiboak eta ...
Iñigo Lavado sukaldari irundarrak Madrid Fusion nazioarteko gastronomia goi bileran parte hartu zuen pasa den astean. Ficobako jatetxeko sukaldariak Las cartas inteligentes, aperitivos y primeros platos con queso (Karta inteligenteak, aperitiboak eta gazta duten lehen platerak) hitzaldia eman zuen. Horrez gain, laugarren mailako produktuei buruz (izoztuak, ontziratuak…) eta bosgarren mailakoei buruz ere aritu zen (prestatuak, bakarrik berotu behar direnak).
Hitzaldiekin batera, Martin Berasategiri egindako omenaldian ere parte hartu zuen Lavadok, eta bere ikasleek ere euren lanak ezagutarazi zituzten. Horrez gain, Andoni Luis Aduriz (Mugaritz jatetxea), Eneko Atxa (Azurmendi) eta Dani Garcia ere (Calima) izan ziren omenaldian. Berasategik belaunaldi berria goraipatu zuen, zaharra “soberan” gainditzen duelakoan: “Oso sukaldari onak izateaz gain, oso pertsona onak dira”.
Madrildik Santiagora
Pasa den astean Madrilen izan ostean, hilaren 26an eta 28an Santiagoko (Galizia) Forum Gastronomico bisitatuko du. Diálogo, conceptos singulares, marcas y tendencias (Elkarrizketa, kontzeptu bereziak, markak eta joerak) hitzaldia emango du.