Inauterietako Akelarre Gaua prestatzen hasi dira
Inauteriak gertu dira, eta herriko hainbat talde hasi dira ospakizun horiek prestatzen. Hala, Euskal Dantzazaleak taldea hasi da Inauterietako ostiralean egingo duten Akelarre Gaua prestatzen. Astelehen eta ostegunetan ariko dira entseatzen, Gezala Auditoriumean. Ordubetez izango dira dantzak prestatzen, 19:00etatik 20:00etara. Deia egin diete Euskal Dantzazaleek Lezoko, Oiartzungo, Errenteria-Oreretako eta Pasaiako dantzariei, bertara hurbil daitezen. Adierazi dutenez, ez dira dantza zailak, eta “edozeinek har dezake parte”. Gainera, dei berezia egin diete gizonei, gutxi baitaude. Triki poteoa eta barrikotea Otsailaren 17an, 20:30ean hasiko da Akelarre Gaua. Bukatzean, triki poteoa egingo dute herriko tabernetatik zehar. Jaiarekin jarraitu nahi duenak, Uztarria tabernan egingo duten barrikotera joateko aukera du, hamabost euroren truke.
Inauteriak gertu dira, eta herriko hainbat talde hasi dira ospakizun horiek prestatzen. Hala, Euskal Dantzazaleak taldea hasi da Inauterietako ostiralean egingo duten Akelarre Gaua prestatzen.
Astelehen eta ostegunetan ariko dira entseatzen, Gezala Auditoriumean. Ordubetez izango dira dantzak prestatzen, 19:00etatik 20:00etara. Deia egin diete Euskal Dantzazaleek Lezoko, Oiartzungo, Errenteria-Oreretako eta Pasaiako dantzariei, bertara hurbil daitezen. Adierazi dutenez, ez dira dantza zailak, eta “edozeinek har dezake parte”. Gainera, dei berezia egin diete gizonei, gutxi baitaude.
Triki poteoa eta barrikotea
Otsailaren 17an, 20:30ean hasiko da Akelarre Gaua. Bukatzean, triki poteoa egingo dute herriko tabernetatik zehar. Jaiarekin jarraitu nahi duenak, Uztarria tabernan egingo duten barrikotera joateko aukera du, hamabost euroren truke.