Iñaki Retegi eta Nagore Fernandez: «Zaila da hontaz bizitzea, baina musika behar bat da guretzat»
Emanaldi akustikoak eta ezkontzetakoak eskaintzen dituzte. Azken horiek gehienbat, krisia dela eta. Proiektu berriak ere badituzte. Iñaki Retegik (Oiartzun, 1984) eta Nagore Fernandezek (Donostia, 1979) Izeberg taldea osatzen dute. Emanaldi akustikoak eskaintzen dituzte, eta ezkontzak ere girotzen dituzte. Hainbat proiektu dituzte esku artean, eta horien berri eman diote HITZAri. Noiz sortu zenuten Izeberg? Iñaki Retegi: Duela hiru urte elkartu ginen. Hasieran, hiru pertsonek osatzen genuen taldea. Nagore Fernandez: Gero biak bakarrik geratu ginen. Ni ahotsa naiz eta gitarra, eta Iñakik teklatua jotzen du. Hainbat emanaldi mota eskaintzen dituzue, ezta? Fernandez: Hori da. Nagusiki, bi emanaldi mota eskaintzen ari gara azkenaldian: emanaldi akustikoak eta ezkontzetakoak. Retegi: Akustikoena da erronka nagusia guretzat, dena zuzenean egiten dugulako. Abestien bertsioak dira, ingelesez, gaztelaniaz eta euskaraz. Hala ere, krisia dela eta, ez ditugu hainbeste emanaldi egiten halakoak. Fernandez: Gero, ezkontzena dago. Hori zen gure hasierako asmoa. Emanaldia, dituen ezaugarriengatik, errazagoa da guretzat, baina bestea bezain garrantzitsua. Orain, beraz, ezkontzetakoa egiten duzue gehienbat. Retegi: Bai, eta eskaintza berezia egiten dugu. Ezkongaiekin egoten gara zer musika nahi duten zehazteko, hasteko. Gero, emanaldia prestatzen dugu: zuzeneko musika, karaokea eta disko jartzaile lanak ere egiten ditugu prezio berean. Fernandez: Gauza gehiago ere eskaintzen ditugu, bezeroak nahi izanez gero: ezkontzako abestian [...]
Emanaldi akustikoak eta ezkontzetakoak eskaintzen dituzte. Azken horiek gehienbat, krisia dela eta. Proiektu berriak ere badituzte.
Iñaki Retegik (Oiartzun, 1984) eta Nagore Fernandezek (Donostia, 1979) Izeberg taldea osatzen dute. Emanaldi akustikoak eskaintzen dituzte, eta ezkontzak ere girotzen dituzte. Hainbat proiektu dituzte esku artean, eta horien berri eman diote HITZAri.
Noiz sortu zenuten Izeberg?
Iñaki Retegi: Duela hiru urte elkartu ginen. Hasieran, hiru pertsonek osatzen genuen taldea.
Nagore Fernandez: Gero biak bakarrik geratu ginen. Ni ahotsa naiz eta gitarra, eta Iñakik teklatua jotzen du.
Hainbat emanaldi mota eskaintzen dituzue, ezta?
Fernandez: Hori da. Nagusiki, bi emanaldi mota eskaintzen ari gara azkenaldian: emanaldi akustikoak eta ezkontzetakoak.
Retegi: Akustikoena da erronka nagusia guretzat, dena zuzenean egiten dugulako. Abestien bertsioak dira, ingelesez, gaztelaniaz eta euskaraz. Hala ere, krisia dela eta, ez ditugu hainbeste emanaldi egiten halakoak.
Fernandez: Gero, ezkontzena dago. Hori zen gure hasierako asmoa. Emanaldia, dituen ezaugarriengatik, errazagoa da guretzat, baina bestea bezain garrantzitsua.
Orain, beraz, ezkontzetakoa egiten duzue gehienbat.
Retegi: Bai, eta eskaintza berezia egiten dugu. Ezkongaiekin egoten gara zer musika nahi duten zehazteko, hasteko. Gero, emanaldia prestatzen dugu: zuzeneko musika, karaokea eta disko jartzaile lanak ere egiten ditugu prezio berean.
Fernandez: Gauza gehiago ere eskaintzen ditugu, bezeroak nahi izanez gero: ezkontzako abestian diskoa, dantzaren bideoa, proiektorea pantailarekin, argiak… soinua eta iluminazioa ere zaintzen dugu. Hori dena, ezkongaien nahien arabera.
Prezioa ere jakinarazi nahi diezue bezero izan daitezkeenei...
Retegi: Bai. Esan bezala, hiru zerbitzu eskaintzen ditugu prezio berean, 450 eurotan, karaokea, musika zuzenean eta DJa.
Fernandez: Gero, aipatutako zerbitzu gehiago nahi izanez gero, hitz egingo genuke prezioaz.
Urteak daramatzazue musikan, ezta?
Fernandez: Bai. Nik gitarra jotzen dut, eta abestu. Hainbat taldetan ibili naiz, konposatu egiten dut… Baina zerbait ezberdina egiteko gogoa nuen, eta iragarki baten bidez jarri nintzen Iñakirekin harremanetan.
Retegi: Nik txikitatik ikasi dut musika. Hasieran akordeoia jotzen nuen, eta 12-13 urterekin pianoa jotzen hasi nintzen Ibargain Musika Eskolan. Bartzelonan (Herrialde Katalanak) jarraitu nuen ikasten, eta klasikotik zerbait modernoagora pasatu nintzen. Nik ere hainbat taldetan jo dut, eta konposatu ere egiten dut.
Nola moldatzen zarete lana eta musika bateratzeko?
Fernandez: Egia esan, ondo bateratzen ditugu, orain arte ondo moldatzen gara.
Retegi: Zaila da hontaz bizitzea, baina musika behar bat da guretzat. Gainera, gauza ezberdinak eskaintzen saiatzen gara.
Proiektu berriak ere badituzue esku artean, ezta?
Fernandez: Bereziki bat daukagu buruan: euskal karaokea eskolentzat, edota festetarako.
Retegi: Hori da. Halako proiekturik ia ez dago euskaraz, eta guk euskal kantak eta euskara ere bultzatu nahi ditugu.
Nola jar daitezke interesdunak zuekin harremanetan?
Fernandez: Webgunea badugu: www.izeberg.com. Horrez gain, nire telefono zenbakia hau da: 699 36 58 20.
Retegi: Nire zenbakia honakoa da: 635 72 67 21. Eta helbide elektronikoa ere badugu, interesdunen eskura: info@izeberg.com. Jendea gurekin harremanetan jartzea da errazena, hala emanaldia prestatuko dugu, eta prezio ekonomikoa adostu.