Hirugarrena da Pasaia, Lesakan irabazi eta gero
Erregional Ohorezko Mailako Pasaiak garaipen garrantzitsua lortu zuen herenegun Lesakan, Beti Gazteren kontra (2-3), eta sailkapenean jauzi handia eman du. Berioren porrotari esker, hirugarren tokian jarri dira zuri-gorriak, donostiarrekin berdinduta.O...
Erregional Ohorezko Mailako Pasaiak garaipen garrantzitsua lortu zuen herenegun Lesakan, Beti Gazteren kontra (2-3), eta sailkapenean jauzi handia eman du. Berioren porrotari esker, hirugarren tokian jarri dira zuri-gorriak, donostiarrekin berdinduta.Oiartzun eta Aretxabaletak ere galdu zuten, eta bi talde horiek aurreratu ditu Pasaiak.
Datorren asteburuan Aloña Mendiren aurka lehiatuko dira antxotarrak; multzoko zortzigarren tokian dago Oñatiko taldea.