Egungo egoera “urteetan egindako doikuntzei” egotzi diete udaltzainek
Lezoko Udaltzain Taldeak oharra atera du urtarrilaren 24an Hitza-n adierazitakoaren aurrean. Hala lau puntuko oharra sinatu dute langileek, publikoki jakinarazi nahi dutena adierazteko. Esan dutenez, egun pairatzen duten egoera “ezin zaiola udal ...
Lezoko Udaltzain Taldeak oharra atera du urtarrilaren 24an Hitza-n adierazitakoaren aurrean. Hala lau puntuko oharra sinatu dute langileek, publikoki jakinarazi nahi dutena adierazteko. Esan dutenez, egun pairatzen duten egoera “ezin zaiola udal gobernu talde honi leporatu” esan dute. Horrela, egoeraren erantzuleak Udaltzaingoan “urteetan egin diren doikuntzak” izan direla adierazi dute.
Urte hauetan euren sailean egin diren mozketak udaltzainek eurek “bizitu” dituztela gaineratu dute. “Udaltzain gutxiagorekin ezin ditugu orain arte herritarrei eskainitako zerbitzu berberak bete, baina bai beste zerbitzu batzuk indartu, adibide gisa, eguneko txanda”, jarraitu dute.
Horrez gain, esan dute euren asmoa ez dela inor kaltetzea, “are gutxiago egungo udal gobernuko kideen irudia desitxuratzea”. Oharra bukatzeko, adierazi dute “egungo egoera ekonomiko larriaz” jabetzen direla, baita udal zerbitzuak kudeatzeko “zailtasunez” ere. Horregatik, udalak izan duen “jarrera negoziatzaile eta eraikitzailea” nabarmendu dute. Urte honetarako lortu duten akordioaz ere iritzia eman dute udaltzainek: “Zailtasunak zailtasun, eta elkarrizketa luze baten ondoren, lortu dugu akordioa”.