Donibanek ez du hutsik egin Urnietaren kantxan
Irabazi beharreko partida zuen Donibane Eskubaloiak asteburuan Urnietan, Lurraldeko Lehen Mailako sailkapeneko azkenaren, Urnietaren aurka. Ez zuen hutsik egin (33-40). Horrenbestez, denboraldiko bigarren garaipena lortu dute sanjuandarrek, biak talde ...
Irabazi beharreko partida zuen Donibane Eskubaloiak asteburuan Urnietan, Lurraldeko Lehen Mailako sailkapeneko azkenaren, Urnietaren aurka. Ez zuen hutsik egin (33-40). Horrenbestez, denboraldiko bigarren garaipena lortu dute sanjuandarrek, biak talde berberaren kontra, eta Leitzaran taldetik bi puntura jarri dira.
Igandean Urola Aztik bisitatuko du udal kiroldegia; laugarrenak dira, jokatutako hamahiru partidetatik zortzi irabazita.