Bazkide ez direnek izena eman dezakete gaurtik ludoteketan
Antxo, Donibane eta Trintxerpe-San Pedroko ludotekek ikasturteko bigarren zatirako izena emateko epea ireki dute, urte osorako bazkide egin ez ziren haurrentzat. Pasaiako ludotekak Udaleko Gazteria eta Kirol Arloaren zerbitzua dira, eta 4 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta daude. Hilaren 29ra arte izena emateko aukera egongo da, eta kuota 24,95 eurokoa da, eskaera egiten den unean bertan ordaindu beharrekoa. Udaletik esan dutenez, “zerbitzuak oso harrera ona du; izan ere, orain arte 230 haur inguruk ludotekek prestatzen duten eskaintza gozatzen ari dira arratsaldero”. Hiru ludotekak ekainera arte izango dira zabalik. Astegunetan arratsaldez irekitzen dute (17:00etatik 18:30era, 8 urte artekoentzat, eta 18:30etik 20:00etara, 8 eta 13 urte bitartekoentzat); eta larunbatetan, goizez (11:00etatik 13:00etara, denentzat). Pasaiako Ludotekak Antxo. Azoka eraikina (telefono zenbakia: (943 51 06 45). Donibane. J. J. Otaegi plaza (943 51 72 90). Trintxerpe-San Pedro. Espinosa de los Monteros plaza (943 39 25 10).
Antxo, Donibane eta Trintxerpe-San Pedroko ludotekek ikasturteko bigarren zatirako izena emateko epea ireki dute, urte osorako bazkide egin ez ziren haurrentzat. Pasaiako ludotekak Udaleko Gazteria eta Kirol Arloaren zerbitzua dira, eta 4 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta daude. Hilaren 29ra arte izena emateko aukera egongo da, eta kuota 24,95 eurokoa da, eskaera egiten den unean bertan ordaindu beharrekoa.
Udaletik esan dutenez, “zerbitzuak oso harrera ona du; izan ere, orain arte 230 haur inguruk ludotekek prestatzen duten eskaintza gozatzen ari dira arratsaldero”.
Hiru ludotekak ekainera arte izango dira zabalik. Astegunetan arratsaldez irekitzen dute (17:00etatik 18:30era, 8 urte artekoentzat, eta 18:30etik 20:00etara, 8 eta 13 urte bitartekoentzat); eta larunbatetan, goizez (11:00etatik 13:00etara, denentzat).
Pasaiako Ludotekak
- Antxo. Azoka eraikina (telefono zenbakia: (943 51 06 45).
- Donibane. J. J. Otaegi plaza (943 51 72 90).
- Trintxerpe-San Pedro. Espinosa de los Monteros plaza (943 39 25 10).